Mostrando entradas con la etiqueta tena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta tena. Mostrar todas las entradas

2013/02/06

Palas 2.974m

Basque: Palas mendia, itxura eta planta ederreko mendia dugu. Sarri Balaitousen 3.000 metroen erakargarritasunek eta ondoko Arriel mendiaren erreztasunak, altzapetu egin dute mendi itxuroso hau. Ez da pasoan joateko mendia baina pirinioetan ibilia denarentzat ez dauka ezelango zailtasunik. 

Arremoulit-eko aterpetik gorantz altxatu egiten da harro. Beste aldetik, La Sarrako urtegitik doan bidetik, Arrielen ibonetarako bidea hartu eta bide "Ledormeur" tximiniatik hel gaitezke gailurrera.

Mendian edurra aurkitzekotan, erabat kanbia leike mendiaren egoerea. Deskribatzera goazen bidea, Urrian egindako igoerari egiten dio erreferentzia, edur gabeko igoerari. 

English: Palas mountain, is a very espectacular peak between Balaitous and Arriel. There hasn't a very easy way to reach the summit, but knowing how to make a rappel there's no problem. The way we're going to describe is   in summer conditions, without snow. 

DATUAK / data

Nondik? / Where from? La sarra, Sallent de Gállego
Igoerea denporea? Time to reach  the top? 4h30'
Zailtasuna? difficulty? Ertainekoa / medium
Material/a: Rappelatzeko materiala (korda 60m (rapelak 30m), arnesa, descensorea, eta bina kordino) Ropes (60m) 


DESKRIBAPENA / Description
 La Sarratik urteten / Leaving la Sarra
 Gorantza goaz errekerari jarraituz / we go gaining altitude

 Peña Foratata Peak
 Arrieleko lakuetara goaz 
 Atzean uzten dugu basoa / we leave behind the forest

 Frondella mendiak urteko lehen edurrekin / Frondella peaks with the first snows


 2 ordu eta gero, Arrielko behe lakura aiegatzen gara / After two hours, we reach Arriel's below lake
 Palas Arrielgo goi lakuko uretan islaturik / Palas reflected on water
 Palas goi lakutik, itxura gogorra du!
Palas from Arriel's principal lake. Sweety!
 Nondik izango ote? harri pilek segitzen ditugu kontu handiz!
Where's the way? the follow the stone piles carefully...
 Altuerea irebaziz goaz / we gain altitude

 Palas-eko haitza hemendik hasten dugu, plakak markatzen digu
We have to start climbing palas from this palte
 Ledormeur tximinitik beherantza begiratuz... / looking down from Ledormeur canal way

 Ledormeur tximinia beheko partetik: pausu itsusiena II+ koa da gehienez jota / Ledormeur canal from the base. Maximun difficulty grade is not so high: II+
 Balaitous, Cadier eta Frondellak / Balaitous, Cadier peak and Frondella peaks From Palas

 Tontorra / Summit
Rappell Ledormeur tximinian



2011/10/13

Petit Arriel 2.683m


Arriel mendia, Auñamendietako paraje ikusgarrienetako baten dau inte, Balaitous eta Pallas mendi ingerun. Oso paraje dekoz beran baino altuagokok direzan mendiak eta ondorioz, ez da inguruko mendirik bisitauena. Bal d' Tena haraneko mendi honek dekon zailtasun nabarmenena aurkezten dauen desnibela da, 1.450m metrotakoa. Euskal Herrian desnibel hau aurkitzeko zuberoako Santa Grazira yon berko gare ta Kartxila edota Laküra mendiak iyo. Beraz, egoerea fisiko jatorra eskatzen dauen mendia da. Petit Arriel mendia, Arriel menditik oso paraje dauen mendia da. Arrielgo lepotik separatuta dauz.

Iyoere hoetan pagadi ederra igarotzen dogu, gero lantzarretara igaroten dogu eta akabera haitzean iten dogu gora.
ezkerretako mendia; Petit Arriel
Igotzeko bertara, bi mendien arteko Arriel lepora hurbildu behar gara, hortarako, Arriel mendiaren deskribapena irakurri Arriel leporaino. 

 Petit Arriel lepotik ikusita
 Gailurrerako azken pausuak.
Behin lepora aiegatuta, 10 minutuko igoera baino ez jaku geratzen. ertzetik goaz gorantza belarretik.

Gailurretik 360º-ko bideo grabaketa

2011/09/03

erreskate urteera giau egon direz uda hontan

Jaca herrian aurkeztu direz urte hontako mendi erreskate datuk. Espainiar estatuko mendi erreskateen %40a Aragoiko Auñamendietan jasaten dire, 2011. urtean, 211 urteera inte. Hildakoen kopurua nabarmen jeitsi da, igez 23 hildako eta aurten 11.
"musgo aventura"-tik hartundako argazkia: mendi erreskate lanetan


Datu honek, "Montañas seguras" uzeneko dinamikaren barruan kokatzen da, Aragoiko gobernuak mendizaleen zuhurtzia zorroztu nahiean sortutako departamenduan berezian. Datuak emoteaz aparte, Aragoiko auñamendietara hurbiltzen diren mendiezaleei inkesta txikiak egin jake, euren kontzientzia mendiarekiko neurtze aldera. Dustira, 9.500 galdeketa ein dire, Aragoiko pirinioetan zehar: Tenako bailaran, Benasquen, Ordesan...


informazio giau hementxe

informaziño iturria: Barrabes