2011/03/02

Alex Txikon, Karakorumen historia idazten hasia

Ez da kontu barri garai honetan jendea 8.000ko batetara igotzea. azkan urteetan egin direzan ekintzak 8.000koetan, bakar batzuk kenduta, ez dire izen inondik bere ez barritzaileak ezta "garbiak" igoera filosofian 80. hamarkadetan legez. Iñurrategi, Zabaltza eta Vallejok igaz egindakoa Broad Peak-en adibidez. 8.000koak, Karakorum eta Himalaya mendilerroetan banaturik dagoz. Oso diferente direz eguraldi egoerak bata eta bestean. Itsasoarenganako distantzi, Monzoiak, mendi multzoak... eragile asko dauz bata bestearengandik desbardintzeko.

hau holan izenda, orain dela urte gitxi gauza barritzailek iteko asmoagaz, neguko igoerak egiten hasi zan jendea. Himalayakoak igo ziren neguan bata bestearen atzetik, ordea, Karakorumekoak (G1, G2, K2, Broad Peak, Nanga Parbat) urte honetara arte ez ziren neguan igoak. Urubko eta Moro orain dela hile eta erdi G2-ko tontorra zapaltzea lortu eurien, Karakorumeko neguko maldizioari barre eginez.

1.go kanpamendua G1 mendian

Alex Txikon Bizkaitarra (Lemoa), Austriar eta Kanadiar batzuekaz, Hidden Peak edo Gasherbrum 1 (g1) mendia igotzeko asmoaz hurbildu ziren oin dela hile bat Karakorum-era.
bide berria G1 mendian
hori gitxi balitz, igoera bide berria irekiz lortu gura dabe Hego aurpegian. hotza, hotz hotza, edurre, haizea... eguraldi okerra badabe bere, 6800 metrora arte bidea ireki dabe hego ertzetik. sortea eta inderra badauke, egun gitxi barru, tontorrera-ko saiakera egiteko prest izango direz. beraz, adi ibiliko gara Euskalduna eta bere taldea egiten ari direzanei.

bideo 1 ikusgai Barrabes.com-en:

http://www.barrabes.com/revista/noticias/2-6940/campo-1-instalado-6450m-gasherbrum.html

No hay comentarios: