2008/08/14

mont Blanc-etik bueltan

dakizuenez dagonilaren 3an irten ginen Getxo eta Gurutzetatik Frantziar Alpeetako Chamonix herrira Mont Blanc mendia igotzeko asmoz. Mendi honek dituen ehundaka eta ehundaka bisitengadik apur bat gure ikutua edo xarma emateko, bide normala baztertu genuen, aterpeak alde batera utziko genituen glaziarrean bertan lo egiteko kanpin dendagaz eta gia baten laguntzarik ez genuela behar erabaki genuen.

hori horrela izanda, abentura nahiko potoloa eta gogorra egin zitzaigun. hau dena kontatzeko nahiko luzatuko zait testua beraz erabaki dut egunez egun bizi genuena kontatzea.

hemen duzue dagonilaren 3an bizi izandakoak...

No hay comentarios: