2008/08/16

dagonilak 4

fabrika abandonatua atzean utzi dugu eta herrirantza goaz, ea bertan zeozer gosaltzerik dugun.

Chamonix herriko erdialdean hamaika kafetegi daude eta batetan sartzen ausartu gara. geure Frantzesa edo ez-dakit-hori-zer kanpora atera dugu gosaria eskatzeko.

goizeko 10ak direla esaten digu elizako kanpaiak. aurretik, gidari batzuen prezioa galdetzera goaz, ea ekonomikoki baliagarria izan deitekeen jakiteko. guk printzipioz ez dugu gidari baten premiarik aurkitzen baina gurasoek bultza handia egin dute gidari bat kontratatzeko. "haute montagne"-ko etxera sartu gara. aurrena, igoerarako segurua egin dugu 12 euroren truke. nahiko merkea bestelako mendi zerbitzuekin alderatuta. ondoren, beheko solairura hurbildu gara eta gidarien konpainiako idazkariarekin hasi gara berbaldian. oso berbaldi laburra izan da. 850€ pertsona bakoitzeko zela esan digunean, inoiz ahoskatu dugun "merci madame" esanez ospa egin dugu lapur-etxe hortatik.

goizeko hamaikak ziren eta nahiko desesperatuta geunden. "orduan bide normaletik igoko gara?" "igual saiatu beharko genuke 3 mendien bidetik..."
azkenean, hiru mendien bidetik joango ginela erabaki genuen. bide normala baztertu genuen masifikazio eta mendi firo ezagatik. baina 3 mendien bideak, errespetu larregi emoten euskuen. igoera oso luzekoa, mont blanc egin aurretik beste bi mendi igo beharko genituen... onartu beharra dago apur bat kikilduta geudela.

kotxea, ordaineko parking-ean utzi eta gauza denak antolatzen hasi ginen.

kordak, mendirako arropa, eraman beharreko janaria (3 egunetarako eraman genuen bada ez bada ere), sakoak, esterrilak, pioletak, kranpoiak... kaskua eta kristua... hamaika tramankulu.





hiru ordu laurdenez motxilak prestatzen egon eta gero, martxan jartzeko garaia heldu jakuen.
jendeak kaiolan dagoen orangutanari bezela begiratzen zigun.

baten batek ere argazkiak ateratzen zizkigun zirkoko espektakulu gisara. aurretik inoiz ez sentitutako lotsa eta irribarrea genuen.

eguerdiko ordu bata izango zen Aiguille du midi-ko teleferikoko ilarara heldu garenean. bertan, mendizale gehiagorekin topatru ginen. frantziarrak, errusiarrak, poloniarrak eta mazedoniako goi mendi eskolako taldea ere.

gero eta animatuago gaude, hala ere, teleferikotik irten bezain laster aurre egin beharko diogun arista famatu horrek pixka bat beldurtu egiten gaitu. iragan astean, lau pertsonek bizia galdu zuten beratn eta... ez da gauza makala!

taldeko ordezkari moduan txarteldegira hurbildu naiz 4 ticket erosteko. nire sorpresa izan da hango neskak arrotzak esan didanean "fermé!" nola fremé?! zergatik itxi dabe teleferikoa???? ingelesaren bitartez esan zidan goian zegoen eguraldiak ez zuela batere laguntzen teleferikoa irekitzeko. antza denez, 90 km/h haizeak putz egiten zuen eta elurretan mara-mara ari zen.

berriro kotxera joatekoak ginela, neska bat hurbiltzen zait esanez: alpinist? (ta nik, egun hartaraino mendizalea bakarrik izan nintzela ohartarazi nintzen eta orain alpinista nintzela ohartu nintzen. )" oui, alpinist" erantzun nion zer esango ote zidanaren beldur. ostabere ingelesez mintzatu ostean, ordu bietan teleferiko bat irtengo zela gorantza baina bakarri alpinist people-rekin.

kideei komentatu nien, alboko frantziar alpinist batzuekin ere. frantziarrek ez zirela igoko zioten.. guk ez genekien zer egin. gainera, ez genuen lekurik goiko aterpetxean lo egiteko, gure asmoa dendetan lo egitea zen glaziarraren gainean. azkenean baiezkoa eman genion esanez aterpean lekua hartua genuela, beztela ez zigun ziur aski igotzen utziko.

teleferikoak geldialdi bat egiten du 2500 metro inguruan. esan zigun neskak, haraino ordu bietan igoko ginela eta gorago ez zekiela.

teleferikoa hartu, eta geldigune hartaraino joan ginen. bertan, zeozer jan genuen, goseak amorratzen geunden. handik zeuden ikusgarriak itzelak ziren. jorasseak, dru-ak, mont Blanc, Aiguille du Midi, dome du Gouter...

alboko argazkian ni agertzen naiz eta atzean mont blanc. ez da goiko partea ikusten eguraldi nahiko txarra zegoelako altuera hoietan.






azkenean, ordu bakarrik itxaron eta gero, "teleferic du sommet" egongo zela esan ziguten. bibaka eta saltoka hasi ziren batzuk, guk urduri jarri ginen oso.
teleferikoa heldu zen, bertara igo, eta gorantza abiatu ginen. teleferikoko azken partea ikusgarria da. telebistan ikusten direzan bezalako glaziarreak, haitzak, paretak, eta elur aristak...
3800 metrotara igo euskuen teleferikoak.

oso kuriosoa da teleferikoko irteera, izotz zulo batetik ateratzen zara. izotz koba igaro eta aurrez-aurre arista. kranpoiak janzten ditugu, enkodatu egiten gara. urduritasuna nabaria da kordada guztietan.









azkenean animatu egiten gara eta beheranzko bidea hartu egiten dugu. alboko argazkia ez da oso ondo igerri egiten zelako arrisku mota zuen aristak. ezkerralderam, 3000 metroko jausi garbia herriraino eta eskumaldetik 300 bat metroko jausia kamioi bat baino zabalagoa zen grieta batean amaitzen zuena.

suabe suabe joanda... ez dago inongo problemarik. egia esanda, ez da beste munduko ezer, baina altuerak eta zegoen haizearekin... batek daki zer den erreza eta zer ez!
ordu erdi eta gero, gure kanpamendu nagusira heldu egiten gara; mer de glace glaziarrera. nahiko exageratuak izan dira teleferikokoak, gure ustez glaziarrean lo egiteko kondizoak nahiko onak dira. gutaz aparte badaude beste denda batzuk jarriak eta ez dugu uste inolako arazorik egongo denik.

alboko argazkian kanpamendu nagusian nago. eguzkia ere irteten ausartu da. atzekaldean, Mont Blanc du Tacul, pasadan domekan bertan hil ziren 8 mendizale elurjausi batek harrapatuta.
ikusi daitekeenez, nahiko elur dago eta serac-ak, ( elur maldatik irtetzen diren izotz puskak), nahiko kargatuta daude. aurton elur larregi bota du, eta horrekin kontu handiz ibili beharra dago.


kanpin dendak montatzen ditugu. haizeak harrotu egiten dugu inguruko elurra eta izotz blokeen bitartez, kanpin denda apur bat baebestuz joan gara. daramatzagu 3 ordu inguru 3600 metrotan eta lagunek altuera igertzen hasi dira. lan fisiko txikiarekin nekatzen hasiak dira eta nahiko ahulduta daude. nik ez dakit zergatik baina oso fuerte nabil, ez du ezer ere ez igertzen, nahiz eta normalena da gazteenari gogorrago jotzea altuerak. zortea izan dut eta ahal dudan guztiarekin lagundu egiten dut.

arratsaldeko 8rak inguru dira kanpin dendak ondo paratu ditugunerako. iluntzen hasi aurretik afaria prestatu dugu. tallarines a la carbonara... kanpin gasa pizterako ordua txiskeroek ez dute
behar luketen ondo funtzionatzen altueragatik. zelako nobatoak... gauza hoiek dira etengabe ikasten ditugunak hemen...











deant du geant, arista du rochefort... leku ederra benetan.









ostean lotara joan ginen. urrengo eguna, deskantsu eguna hartuko dugu etzi gailurrera saiakera egiteko asmotan.

No hay comentarios: