2010/03/29

Pasabani, 3. kanpamendua prestatu diote


munduko mendi garaienak nork lehenego zapalduko grina itsua dela medio, Edurne Pasabanen taldeak 3. kanpamendua finkatu du Annapurna mendian. Ferrán Latorre mendizaleak, 3. kanpamendutik jeisterakoan hanka bihurritu eta etxerako bidea hartu du.

beraz, dena prest Edurne Pasaban gailurra zapaltzeko eta argazkia tontorrean ateratzeko.

2010/03/23

Harriaundi 945m, Urrutxaga 917m eta Artzeleta 925m

ikusita eguraldia oso goxo zegoela iruñerritik, Irurtzuneko norantza dagoen osinaga herrira hurbildu naiz mendi lerro honetara. iruñeatik 15 minututara sekulako pakea eta lasaitasuna transmititzen duten mendi honek, ibilaldi izugarri polita eta erraza eskeintzen doskue.

nola heldu: iruñatik hartzen dugu irurtzuneko errepidea (ez autobidea), eta osinaga herrira sartzen gara.
zailtasuna: 1, oso erraza
denborak: osinaga(670m) - Harriaundi (945m): 35'
Harriaundi (945m)-Urrutxaga(917m): 15'
Urrutxaga(917m)-Artzeleta (925m): 15'
Artzeleta (925m)-osinaga(670m):25'
desnibela:sinplea=275m // akumulatua=350m
beharreko materiala: ez da ezer ere berezirik eraman behar, ura eta kirol egiteko jantziak.
deskribapena:

Osinaga herria uzten dugu atzean, goiko argazkian ikusten den pista erabiliz. elizaren atzekaldean hasten da pista.ibiltzen hasi eta 3-4 minututara ur depositu zaharrarekin egiten dugu topo. hau atzean utzi eta segituan, 2 minututara, eskumatara okertzen gara hesia gaindituz. (beheko argazkia)


behin hesia igarota, belarretatik gora egiten dugu. muinoa igarota, gure lehen mendia ikusten dugu, Harriaundi. pinudia igaro behar dugu baina barrura sartu gabe, beti pinuen eskumaldetik egingo dugu gora. bidexka pilo bat daude, ezin diogu edozeini jarraitu, pinudira sartzen dira asko eta guri ez zaigu komeni.


pinudia, behin igarota, 30minutuz ibiltzen daramagula, Pago eta Pinu arteko bidea amaitu eta haitza aurkitzen dugu. beheko argazkian ikus daiteke behin haitzera helduta, atzera begiratuta erabilitako bidea pago eta pinu artean.
ondoren, pinu eta pagoak igarota, aurrez aurre aurkitzen gara haitzarekin. ezkerretik ekin al zaio igoerari erraz. zuzen joaten bagara eta gehiagotan egin baldin badugu, entretenigarria da haitzean bidea bilatzea. (eskuak erabili behar dira)
mendian ez dago bakarrik egoterik; hemen ikus ditzazkegu nire lehen mendiaren laguntzaile finak igoera erdian.





gailurrean Harriaundik, kohete edo espazio-ontzi modukoa dauka. atzean, Osinaga herria. herritik gailurrera, 35minutu baino ez ditut erabili.

gailurretik Aizkorbe inguruko Erga mendia, gutxi barru igoko duguna...gailurrean osinaga herrira begira gaudelarik, burua ezkerretara okertuz gero, jarraituko dugun bidea aurrean daukagu. egin beharreko aurreneko gauza, gailurraren behekaldean dagoen pagadia zeharkatzea da.

nork esango luke hau Iruñatik 12 kilometrotara dagoenik eta Iratiko ohiana ez dela?

gailurretik ibiltzen hasi eta pagadia zeharkatzeko, 7 minutu behar izan ditugu. aurrez aurre aldapa pikoa aurkezten zaigu Urrutxagara igotzeko.
hau da Urrutxagako tontorra. ez dauka buzoirik. hemendik bistak ikusgarriak dira mila lekutara, baina batez ere, Sakanara.


ikusgai Urrutxagatik sakana, Andia eta Aralar artean.
mendi honetan, Arranoa izan dut laguntzaile.
Urrutxagako aldatsa jeisten bost minutu igaro eta gero, eguneko azken mendiaren aurrean aurkitzen naiz:Artzeleta925m. erreferentzi moduan, borda zaharraren ezkerreko partetik igaro behar gara pista moduko hori jarraituz.
borda igaro eta hamar minutura tontorrean gaude.
seguramente ez da ondo igerten, baie Ori ikusten da urrunean elurturik.
eta azken mendi honen laguntzaile lez zaldi bi eduki dodaz.
gailurretik Osinaga herrira itzultzeko, lehen erreferentzia da borda urdin bat. borda igaro behar dugu. borda igarota, hesia gurutzatu behar dugu eta gero errekatxo bat

erreka bi hiru aldiz zeharkatuz gero, zementuzko pista honetara heltzen gara eta bi kinututan herrian gaude bueltan.

2010/03/22

"Stop Kontrol!" bide berria Bisaurinen





Nahiz eta aurtengo negua ez den nabarmendu igoera ikusgarri edota bide irekiera berriengatik, mendizale euskaldun bik bide berria marraztu dute Bisaurin (2.669 metro) mendiaren ipar aurpegian. "Stop kontrol!" izenagaz bataiatu dute eta D+ eko zailtasuna egotzi diote. 40º eta 45º bitarteko maldak igotzen ditu eta ihesaldi asko ei ditu.

Mikel Etxaniz eta Gorka Beobide euskaldunak dira bide berri honen sortzaileak. martxoaren lehenengo asteburuan hurbildu ziren mendira eta bidea sortu zuten. izan be, ez zen aurretik planifikatutako ideia. euren hasierako helburua mendiaren ipar aurpegiko ohiko bidetik igotzea bazen ere, bidetik irten eta bide berriarekin egin zuten topo.

beraz, proposamen berria plazaratu zaigu Bisaurin mendian. normalean egun, sortzen diren bide berriak zailtasun handikoak dira eta ez daude edonoren eskura. bide hau ordea, ez da zailtasun handikoa eta teknika aldetik nahiko erosoa ei da mendizale euskaldunen esanetan.

informazio iturria : Gara.net

lotura artikuluari: http://www.gara.net/paperezkoa/20100322/189591/eu/Stop-kontrol-bidea-Bisaurinen-iparrean-ozen-

2010/03/15

Bizkaitarrak "Nuit Blanche" bidean


Alpeetako Argentiere bailaran (Frantziar estatua), Mont Blanc mendi inguru parean, Nuit Blanche izeneko bide estetiko eta zaila dago. orain egun gutxi, martiaren 5ean hain zuzen be, Mikel Bonilla eta "Kapi" bizkaitarrek lortu berri dute bide ikusgarri honen igoera. 94. urtean irekitako bide honi WI7-ko zailtasuna egokitu bazitzaion be, Euskaldunen arabera egun 6. gradukoa bidetzat sailka daiteke.

informazio iturria: gara.net

artikuluari lotura: http://www.gara.net/paperezkoa/20100315/188289/es/Nuit-Blanche-mitikoarekin-liluratuta

argazkia: http://pagesperso-orange.fr/gmagnin74.chamonix/uploads/nuit_blanche_bis.jpg

2010/03/08

"jo ta ke" bide berria pirinotan

lau euskal pirineistek bide berria zabaldu dute Peña Telera inguruan eta "jo ta ke" izenagaz bataitau dute. Corona de Mallo mendiaren iparraldean sorturiko bidea, MD+ zailtasuneko bidea da, 550 metroko luzeera deko eta 90ºko maldak suertatzen ditu.

informazio iturria: "gara"
informazo gehiago nahi izatekotan: http://www.gara.net/paperezkoa/20100308/187018/eu/jo-ta-ke-bidea-Telerako-kide-berria

Edurne Pasabanen espedizioak aldaketak jasan ditu

Shisha Pangma igotzeko prest zeudenean, Txinak Tibetera sartzea debetatu die. apirilera arte ezin izango dute Tibeteko lurrak zapaldu eta ondorioz, igo beharreko mendien ordena aldatu behar izan dute espedizio komertzialeko arduradunek. Annapurna igotzea izango da haien aurreneko erronka beraz, eta ondorez Shisha Pangmari ekingo diote.

Edurne Pasabanen hitzetan aldaketa honek esfortsu bikoitza dakarkie negu giroan igo beharko dutelako Annapurna eta mendian bakarrik lanean aurkituko direlako. hala ere, Edurnerekin doazen mendizaleak, lan itsusia egiten dutenak alegia, egoera gogorretan lan egiteko zailduak dira, beraz zaila bada ere ez ezinezkoa.

2010/03/03

Edurne Pasaban itsu record-aren bila

bihar, martiak 4, mendizale gipuzkoarra Nepalerantza irtengo da falta zaizkion 8.000koak igotzeko asmoz: Shisha Pangma 8.027m eta Annapurna 8.091m. dena ondo badoa, martia eta jorrailean Shisha mendiari ekingo dio eta maiatzean Annapurnari.


munduan ez dago emakumerik 8.000ko guztiak igo dituenik eta "domina" hori eskuratu nahian beste behin ere Himalayarantz abiatu da Tolosarra. beste mendizale batzuekin lehia bizian da euskalduna.

batzuk mendira doaz, beste batzuk gailurrera. batzuek mendiaren edertasuna metrotan neurtzen dute, edota zapaldutako gailur kopuruan eta beste batzuek igotzeko eran eta bidean. Edurnek argi eta garbi esaten du gailurra baino ez duela nahi eta bere web orrialdean dioen legez, kosta ala kosta "lortuko ditugu". zorte on zure espedizio komertzialean, Edurne.

igoera jarraitu nahi duenak, hemen du eskuragarri bere web helbidea: http://www.edurnepasaban.com

2010/03/01

ehiztari batek istripua euki zuen Ireber mendi inguruan

larunbatean (zezeilak 27), goizeko 9:30ak zirela, Ilarregi (Basaburua, Nafarroa) herriko ehiztari batek lagunekin Ireber mendiaren inguruan ehizean zebilela, irrist egin eta 150metroko amildegitik behera jausi zen. istripuaren itxurazko larrialdia haisera batean handia izan bazen ere, ehiztariak ez du bere bizia arriskuan jarriko duen zauririk.

erreskate lanak eguraldiagatik zaildu ziren, inguru hartan lainoak eta euriak ez zuten batere laguntzen. azkenean, suhiltzaile talde batek amildegitik atera zuen eta Nafarroako ospitalera eraman zuten zauritua.

azken agur hunkigarria desagertutako azken bi mendizaleei

pasadan zezeilaren 21ean, Zuberoa eta Biarno mendi inguruan desagertutako bi mendizale euskaldunei agurra eskeini zaie Arrosadia (Iruña) auzoko San Fermin elezan. oraindik ere bi gorpuak aurkitu ez badira ere, hipotesi nagusiaren arabera elur-jausi batek harrapatuta hil dira mendizaleak. erreskate lan taldearen arabera, gorpuak aurkitzeko udaberrira itxaron beharko dute gutxienez.

negu beltza suertatu zaigu oraingo hau mendian heriotz eta desagertutakoei erreparatuz gero. zuzhurtziar jokatu behar dugulakoan, pare bat aholku mendira irten aurretik:
1) elurraren egoeraz informatu inguruko aterpe batetara deituz edota web orrialdeen bidez.

2) irten aurretik, norbaiti abisatu behar zaio zein mendi bisitatu nahi dugun esanez eta kotxea non utziko dugun aipatuz.

bi hauek betez gero, istripu gehienak sahiestu daitezke