2010/02/25

beste bi euskaldun mendian desagertuak

iragan domekan (zezeilak 21) mendira irteera egiteko asmoz Zuberoa pareko Leskune (Lescun) herrrira hurbildu ziren bi iruindar. ez zioten inori esan zein menditara joango ziren eta iluntze aldean senideek eman zuten bi gizonen desagerpenaren berri. Nafarroako zein Zuberoako zein Frantziako mendi erreskate taldeak bi egunez mendia arakatzen egon eta gero ez da bi mendizaleen arrastorik aurkitu. Mikel Zabaltza desagertutako baten laguna izanda mendira gerturatu da erreskate lanetan laguntzeko asmoz. haren esanetaz "ez zegoen girorik igandean mendira igotzeko" eta seguru aski "elauso batek harrapatuta" mendian egongo dira bi nafarrak.

negu honen balantzea egin beharrez gero ezin negatiboagoa dela esatea baino ez dago. ez dut horrenbeste istripu bildu dituen negurik gogoan. zuhurtziar jokatu eta elurraren egoerz informatu mendira joan aurretik.

2010/02/22

iker Pou eta "Demencial Senil", 9a+


gero eta gehiago harritu egiten gaituen gasteiztar honek, Chir Sharma gazteak bakarrik errepikatutako Demencial Senil bidea kateatzea lortu du. "barrabes" web helbidea uzten dizuet, bertan, eskaladaren bideo ikusgarria ikusteko aukera izango dugu:
http://www.barrabes.com/revista/articulo.asp?idArticulo=6515
informazio iturria: "Barrabes .com"

2010/02/15

Chad Kellog Aconcaguaren hego aurpegian

estatubatuarrak orain dela egun gutxi marra oso estetikoa margotu zuen Aconcagua mendiaren hego aurpegian. batzuen ustez 1981.urtean Hasewagak irekitako bidearen lehen errepikapena da. horrela bada ere, ezin zaio meriturik kendu egindako igoerari.

"Medicine Buddha" da Kellog-ek bideari jarritako izena. 2.500 metrotako eskalada, elur-jausi arrisku beteriko bidean eta VI, WI4 eta M4-ko zailtasunak gainditu ditu yankeeak.

bere haiserako asmoa egun bakarrean bidea egitea bazen ere, gau bat horman igaro behar izan zuen. eramandako materiala guztiz oinarrizkoa izan zen: 30mX8mm-ko korda, aseguratze tresnak eta hornilloa. goizeko 4retan behe kanpamendua utzi eta gero ekin zion eskaladari. hasierako orduetan askotan behera bota behar izan zuen biderik aurkitzen ez zuelako. arratsaldeko 4retarako, 2000 metro eskalatuak zituela Vivac-a egin zuen gaua igarotzeko. hurrengo egunean sekulako des-hidratazioarekin gailurra zapaldu zuen.


informazio iturria: gara http://www.gara.net/paperezkoa/20100215/183053/es/Meditacion-soledad-Chad-Kellog-sur-Aconcagua

2010/02/14

Herri pirenaikoen ihauteriak

ezagunak dira oso ihauteriak, herri zehatz batzuetan duten protagonismo eta garrantziarengatik. gaurkoan, Nafarroa garaiko herri desberdinek nola bizi duten antzineko festa honetaz ariko gara. "Diario De Navarra" egunkariak orain gutxi ateratako artikuluan oinarritu naiz:
XX. mendean Nafarroan, herri batzuetako ihauteriak galduz joan dira eta beste batzuk gogotik berrekuratuak Altsasu eta Iruñekoak adibide. urte askotan zehar Euskal Herria gobernatzen zuen indar katoliko arrotzen agindu eta jarrera inkisitorio arkaikoaren erruz suertatu zen ihauteri batzuen galera.
nahiz eta Euskal Herri osoan zehar ospatzen den jaia den, nafarroako iparraldeko herrietan oraindik ere badute antzineko ikutu eta ikuspuntu berezia. Ez naiz hasiko bakoitzaren nondik norakoa azaltzen, baina adibide gisara, hona hemen ihauteri ezagun batzuen azalpen laburra:
LANTZ:"miel Otxin" gaiztoa harrapatu nahian, herritik gora eta behera dabiltza bai igande bai astelehean herritik zehar. behin miel Otxin harrapatuta, frontoria eramaten dute eta bertan eskarmentu jasotzen du gizaseme ilunak. miel otxin-ez gain, beste pertsonai asko parte hartzen dute ihauterietan: Ziripot, txatxoak eta zaldikoak.

ARIZKUN: baztango herri honen ihauteri edo "iñaute"-ko pertsonai nagusia hartza da. hartza kate batez darama jabea baina zaila egiten zaio kontrolpean edukitzea animalia.
ITUREN ETA ZUBIETA: ezagunak egiten zaizkigu joaldunek egindako ibilaldia herri batetik bestera. hartza joaldunen aurrean doala, herri batetik bestera doaz hamiketakoa jaso eta gero

hemen dituzue artikuluaren (espainolez idatzia dago) eta wikipediak ihauteriei buruz dakarren artikuluen web helbideak: 1)"diario de Navarra": http://www.diariodenavarra.es/especiales/carnavales/index.asp?sec=indexnavarra 2)wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Inauteri

2010/02/11

mendizale "adituen" istripuak

ez daukat gogoan horrenbeste istripu izandako negurik. istripu eta hildako, zoritxarrez. berriak irakurri eta zasss! desagertutako bi mendizale, elur-jausi batek harrapatuta beste hiru, hildako bat ... hori bai, berri txarra eta gero, etengabe errepikatzen den esaldia, adituak ziren mendian. Adituak?? zertan baina?! 5etik 4ko elur-jausi arriskua egonda mendira doana aditua al da?
ez naiz joandakoen gainean kaka botatzeko ezta errua botatzeko inor, kontu gehiagoz ibili behar garela esatea besterik ez. iragarpenak asteburuetan negu honetan ez dira aproposak izan, nahiz eta gogoz amorratzen gauden mendira joateko koherentzi apurrarekin jolastu behar dugu. mendiak ez dira indietara mugituko, hor egongo dira beti. zuhurtziaz joan behar gara mendira.


http://www.barrabes.com/revista/articulo.asp?idArticulo=6505