9:30ak dira dena prest dagoenean. martxan jarri gara autopistatik donostirantza. oiartzungo gasolindegian depositoa bete eta iparraldera jo dugu.
bidaia egia esanda kotxez egiteko nahiko gogorra da. batez ere menditik bueltan. Chamonix herrirantza gindoazela gure buruek gura zituzten menditzarrekin egiten zuten amets eta horrek bidaia bizkortu zuen. arratsaldeko 4retan nimes alboan gaude. mediterraniar itsasoa alde batera utzi eta frantziar alpeetara hurbilduz goaz Lyon-eko noranzkoan. gero eta urduriago gaude. arratsaldeko 7:30ak edo izango ziren lehengoko mendiak ikusten hasi garenean. nahiko urduri jarri gara.

chamonix-etik 50 bat kilometrotara, menditzarrak ikusteko gasolindegi baten gelditzen gara argazki parea botatzeko.
hurbiltzen goazen heinean, glaziarrak eta Mont Blanc bera ikusgai ditugu kotzetik bertan. nahiko inpaktantea da bat-batean zure aurrean ia 5000metroko mendia ikustea.

nahiz eta oso herri handia den, badu bere xarma. etxeak oso zainduta daude, ez dago pisu altuko etxerik... eta inguruneari zor zaion errespetua ematen zaio.

azkenean, herriaren hasieran dagoen gasolindegiaren atzekaldean dagoen gatzezko fabrika abandonatuaren ondoan jarri dugu denda.
nahiko leku deserosoa da baina lo egiteko gau bat nahiko ondo dago.

afaria egin, eta lotara joan ginen hurrengo egunean etorriko zenarekin ametsetan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario