2008/06/12

Aurton Himalayan makal


Atzo, eguztena 11, gara egunkariak dakarren mendiari buruzko gehigarriak, orain dela egun gutxi Himalayan amaitutako sasoiaren balorazioa zekarren. Nahiko balorazio txarra eta makala aurten ere. Badira urte batzuk Himalayan ez direla aipatzeko igoerak edota bide berriak jorratzen. Gaur egungo Himalayistak, dirudun gizon-emakumeak besterik ez dira. Diruagaz gailurrak erosten dituzte ondoren, gailurrean ateratako argazkia etxeko saloiko horman paratzeko. Nekez aurki daitezke mendiari zor zaion errespetua daukaten pertsonak. 80. hamarkadako filosofia galduz doa gaur egungo filosofia edo ez-dakit-zer-den-hori ernalduz doan heinean.





Aipatzekoa da behintzat, orain egun gutxi Euskal Herritik eta Catalunyatik Pakistan aldera atera zen espedizioa. Alberto Iñurrategi, Jose Carlos Tamayo, Juan Vallejo, Mikel Zabaltza eta Ferrán Latorre mendizaleak Karakorum mendilerrorantza abiatu dira Gasherbrum IV (7925m) egiteko asmoz. Nahiz eta mendi honek ez dituen 8.000 metro, daukan edertasunak edonor txunditzekoa da. Alboan 4 zortzimilako dituen arren (Gasherbrum I eta II, Broak Peak, eta Chogori (k2)) ez dago itzala egiten dion mendirik. Mendizale askorentzat, munduko mendi ederrena da.

Saiakera hontan 1997an egin barik utzi zuten bidea jorratu gura dute, hain zuzen ere, ipar-ekialdeko ertzetik doan bidea.

Hemendik, zorterik onena opa diegu mendizaleei! aupa mutilak!

No hay comentarios: