2008/06/16

bi ahizpe-n erreskatea egin dute bart



Frantziar eskalatzaile bi izan dira erreskatatuak bart goizeko ordu bitan. Bi ahizpe, Irurtzun alboan dauden bi pareta ikusgarri dira eta bertan oso bide politak daude eskalatzeko. Antza denez, gaueko bederatzitan abisua jaso zuten foralen mendi erreskate bulegoan eta ezin izan zituzten hormatik askatu gaizeko ordu biak arte.

2008/06/15

"Torre" zeharkaldia lortua!



Ronaldo Garibotti eta Colin Haley alpinistek, lortu egin dute Standhart, punta Herrón, Torre Egger eta Cerro Torre famatua lotzen dituen Torre zeharkaldia kateatzea. Zeharkaldi honek iparraldetik hegoaldera egiten du 2200 metroko desnibela akumululatuz. Aurretik ez da izan inor kapaz aldi berean tontor guzti hauek katzea. Hiru egun behar izan dituzte ibilaldia osatzeko. Argentinako El Chalten herrian eguraldi ona noiz etorriko zain egon ondoren, azkenean 4 eguneko eguraldi ona suertatu zitzaien eta zuten hustik egin.

Horrelako mendi jarduerak dira aipagarrik eta ez eztakit nor Everest-era igo dela edo eztakit-zenbat zortzimilako dituela... hauena bai meritua!

Uli Steck-ek, "Eiger" saria jaso du



Uli Steck suitzarrak eskuratu egin du bere herrialdean hain famatua den "Eiger Award" saria. Sari hau mendian egindako jarduerengatik da. Bai Eiger mendiko ipar horman record berriak lortzeagatik, bai aste gutxi utzi gintuen Iñaki Otxoa-ri laguntza emateagatik.

2008/06/13

Cecilia Buil eta "Gorri" Alaskan izan dira



Cecilia Buil eta Ángel Rojo "Gorri", Alaskan izan dira "Huntinton" mendia mendebaldeko aurpegitik igotzeko asmoz. Alaskan eguraldiak ez du barkatzen eta ez dute hasieran planeatutako ekintza egiterik izan.

Azkenean, aste pare bat mendi oinarriko kanpamenduan igaro ondoren, Tokositna mendian igoera bide bat ireki dute. 700 metroko bidea, 70º-ko aldatzarekin.

Mendilerro garrantzitsuenak Alpeak, Andeak eta Himalaya badira ere, munduko beste hain txokotan mendi oso ederrak altxatzen dira. Zorionez edo zoritxarrez, jende gehienak lau mendi famatuetara jotzen du, beste guztiak alde batetara utziz. Azken urteotan Himalayan ez da ia aparteko igoerarik egin, oso zaila delako gauza berri gehiago egitea. Bestelako mendietan oraindik badago bide berriak eta aparteko igoerak egiteko parada.

ekaineko igoera

Ekainean zehar, utzi egingo ditut aukeran 3 mendi igoera bakoitzak aukera dezan zeinen informazioa eskuratu gura duen. Ondoren, boto gehien eskuratu dituenaren azalpena eta informazioa emango dut. Eskumaldean dago mendi igoera aukeratzeko galdeketa, animatu eta parte hartu!

Hile honetan aukeran dauden mendiak nahiko proiektu jatorrak eta guztiz errespetagarriak dira. Hiru mendi hauek 3000 metroak atzean uzten dituzte eta Auñamendietako mendi potenteen zerrendan sartu daitezke. Uda hastera doanez, garai aproposa dugu mendi hauek bisitatzeko.

2008/06/12

Aurton Himalayan makal


Atzo, eguztena 11, gara egunkariak dakarren mendiari buruzko gehigarriak, orain dela egun gutxi Himalayan amaitutako sasoiaren balorazioa zekarren. Nahiko balorazio txarra eta makala aurten ere. Badira urte batzuk Himalayan ez direla aipatzeko igoerak edota bide berriak jorratzen. Gaur egungo Himalayistak, dirudun gizon-emakumeak besterik ez dira. Diruagaz gailurrak erosten dituzte ondoren, gailurrean ateratako argazkia etxeko saloiko horman paratzeko. Nekez aurki daitezke mendiari zor zaion errespetua daukaten pertsonak. 80. hamarkadako filosofia galduz doa gaur egungo filosofia edo ez-dakit-zer-den-hori ernalduz doan heinean.





Aipatzekoa da behintzat, orain egun gutxi Euskal Herritik eta Catalunyatik Pakistan aldera atera zen espedizioa. Alberto Iñurrategi, Jose Carlos Tamayo, Juan Vallejo, Mikel Zabaltza eta Ferrán Latorre mendizaleak Karakorum mendilerrorantza abiatu dira Gasherbrum IV (7925m) egiteko asmoz. Nahiz eta mendi honek ez dituen 8.000 metro, daukan edertasunak edonor txunditzekoa da. Alboan 4 zortzimilako dituen arren (Gasherbrum I eta II, Broak Peak, eta Chogori (k2)) ez dago itzala egiten dion mendirik. Mendizale askorentzat, munduko mendi ederrena da.

Saiakera hontan 1997an egin barik utzi zuten bidea jorratu gura dute, hain zuzen ere, ipar-ekialdeko ertzetik doan bidea.

Hemendik, zorterik onena opa diegu mendizaleei! aupa mutilak!