2008/04/20

Mont Blanc


Ez dago gure inguruan inor Mont Blanc hitza arrotz egiten zaionik. Gaur egun, Mont Blanc, 4807 metroko mendia besterik ez da. Ez da gauza makala, baina asko galdu du mendi honek. Futbolzaleek futbol zelaietara edota heavyek kontzuertara doazenean sortzen diren iladen modukoak sortzen ditu mendi honek.

Nork ezagutzen du “aiguille du tour”? eta, “les courtes” edota “punta Isabella”? oso jende gutxik Mont Blancekin alderatura. “aiguille du tour”, eta beste bi mendi eder hauek mont blanc mendilerroan daude. Oso ederrak dira, igoera oso dotoreekin, baina arazo bat daukate: ez dira 4000 metrotara heltzen! Bai, arazoa da. Arazoa da gaurko gizarte azalekoa ikusita. Zelan izan leike posible, Abuztuaren lehengoko astean goizeko 4retan ehun pertsona baino gehiago Bosses-eko ertzetatik aurrera egiten joatea eta alboko mendi hauetan mendizale kordada bakarrak bakarrik aurrera egitea?

Gaurko jendeak mendian bilatzen duena ez da bide politak eta jasoak egitea, gizartean ospetsua den mendi baten gailurrra zapaltzea baizik. Gidari bati ordaindu behar bazaio zekulako dirutza gailurrean argazkia ateratzeko berdin zaie, eurek gailurrera heldu gura dute ala nola. Mendiari errespetua galdu zaio. Mendi askotan gertatutako istripu eta heriotzak, handinahikeriaz itsututa doazenen ezjakintasunak sortzen ditu. Mont blanc oso mendi ederra da, ez dago dudarik, ala ere, masifikazioek ez diete batere mesede egiten Mont Blanc bezalako mendi ederrei. Joaten den jendeak bihurtzen du arriskutsu Mont Blanc, egoten diren iladak, jendearen esjakintasuna…

Ez dut ikusten soluzio moduan mendiaren igoerak mugatuak izatea, jendearen ausnarketa baizik. Munduan oso beztelako mendiak daude Mont Blanc, Cervino, Aneto, Everest, Aconcagua izena ez dituztenak. Izan gaitezen zentsudun mendian eta mendiarekin.


2008/04/18

Asteko Argazkia

Ostiralero, mendi inguruko argazki bat jarriko dugu eta bertan agertzen den lekua edo dena delakoa azalduko dugu. jendeak bere ekarpenak egin dezake urrengo ostiralerako argazki bat proposatzeko.



aste honetako argazkia


mendi hau Taillón da. Taillonek 3144m ditu. mendi hau Espainiar eta Frantziar estatuak banatzen ditu. Bere bide normala Bujarueloko portutik irtetzen da. batzuen ustetan, Auñamendietako 3000metroko mendi errezena da Taillón. Ez du aparteko zailtasunik aurkezten. Argazkia, 2004.eko Ekainaren 13an atera nuen Sarradets aterperantzako bidean.

everesten azken lotsabakeria

jakingo duzuenez, urte honetako joku olinpikoak Txinan burutuko dira. Hori dela eta, suziri olinpikoa herrialdez herrialde dabil. Oso entzutesuak izaten ari dira azken asteetan suziri olinpikoaren inguruan gertatutako istiluak, Txinaren politikaren aurkako protestak direla medio.
Suziriaren azkeneko erronka Sagarmantha (everest) mendia igotzea izango da. Normala al da hau? Zer nolakoak izan behar dira antolatzaileak horrelako lotsabakeri bat burutu nahi izateko? Ba nik duda barik esango nuke antolatzaileek ez dutela natura maite, ezta mendia ere. antolatzaileak hori dira, antolatzaileak besterik ez. Berriro ere erabiltzen ari gara mendia errekorrak, zenbakiak eta protagonismoa lortzeko. Bakoitzak bere ausnarketa egin dezala.

2008/04/17

aldaketa klimatikoa Auñamendietan




Mende bukaerarako Auñamendietako tenperaturek 4ºc egingo dute gora. Baieztapen hau egiteko, 1960 eta 1990 urte arteko prezipitazio mapak aztertu dituzte jarraituko duen eboluzioa iragarri egiteko. Iragarpen honek, urteko prezipitazioak %10,7 eta %14,8 batetan jeitsiko dira eta Auñamendietatik hurbil dauden herrialde eta lurraldeeetan eragin zuzena izango du.




"Auñamendiak oso erakargarriak dira haren bizitasuna eta edertasunari erreparatzen badiogu." Honetaz aparte, aire masa desberdinak desbideratzeko gaitasuna duen mendilerroa da." Hitz hauek Lopez-Morenorenak dira, Auñamendietako Meteorologi Institutuko kidea.




Ekologistek gogorarazi gura digute, "Ebroren ur emari gehiengoa Auñamendietan sortzen dela" eta "aldaketa klimatikoak eragina latzak izango ditu han dagoen fauna eta floran".







camille hartza gaixorik


Orain egun gutxi, Erronkariko Garde herrian egin zuten topo camille hartzaren arrastoak mendizale batzuek. Mendi zaindariek gerturatu ziren gabaz eta harekin topo egin zuten. Hau gertatutakoan, camille buelta eman eta lekutik alde egin zuen. Nafarroa eta Aragoiko mandatariek dioten legez camillek 25 urte ditu eta hartz batentzako urte asko dira. Ez duela asko bizirik iraungo azpimarratu dute eta gogorarazi digute, Auñamendietan bizirik irauten duen azken hartza dela.



begiz begi




Alberto Iñurrategi mendizaleak, oraingo honetan, "begiz-begi" proiekzioa aurkezten digu. "Hire himalaya" eta "gure himalaya" proiekzioen ondoren, Atxalbatarrak ez du deskantsurik hartu eta lan jaso hau eskeini digu.

Aurreko proiekzioen gidoiagaz apurtu egiten du eta igoera eta mendien zailtasunen inguruan berba egin beharrean, bidaiaria eta mendizalearen kontzientzia eta mendiarenganako errespetua jorratzen ditu.
Gaur, eguena apirilak 17, Getxo antzokira hurbilduko zaigu iluntzeko 20:00tan "begiz-begi" aurkezteko asmoz.

2008/04/16

mendiaren edertasuna


Mendiaren edertasuna ez dago metrotan neurtzerik, ezta gailur kopuru hutsetan ere ez. Mendiaren edertasuna igoeraren zergatia eta moduan datza. Lehengokoak, ez du mendia maitatzen, erabiltzen du. Besteak ordea, mendiak ulertzen eta maitatzen ikasiko du.


gizateriaren heriotza

Historiaren hasieran gizakiak zion beldur naturari, orain ostera, naturak guri beldur digu. Gizakiak, mundua bere menpean eukitzea saiatu zenetik, natura beldurraren beldurrez dardarka dabil .Zaindu dezagun gure ama lurra, ostera, mundu grisa eta iluna utziko diegu gure ondorengoei.