Mostrando entradas con la etiqueta midi d´ossau. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta midi d´ossau. Mostrar todas las entradas

2012/09/25

Midi D' Ossau 2.884m

BASQUE: zer esan mendi mitiko honetaz? Nok eztau aittu iñoz zeozer mendi honetaz? Tipikotik mitikora igaro den mendia da. Itxura eta planta eleganteko mendia, aitz kolore gorrixka hori eta beran paretetan eindeko igoera bide zail eta eskuragarriagoak beste batzuk, Auñamendietako mendi berezienetariko bet izetea iten dau.

Kondairak diño, Gabas(Vallé d'Ossau)-eko artzai batek ardi bet galdu ebela herriti paraje lantzar beten. Harek atzeti segidu eiñ eutson lantzarreti gora. Ardiek gora eta artzaia buru gogor beran atzeti. Ordu betzuk igaro eta gero, Suzon-eko lepora aiega ziran. Antza, lepo hortatik Midi-ra dauen bistaz txoratute, artzaia ardiaz ahaztu ta mendi eder horren gailurrera aiegateko gogoak sartun daken. Esaten deure hori izen zala mendi honetara eiñ zan lelauko igoerea. Mitikoa sekula baino parajeago dauen mendi honetan, edozer gauze posible da.

"euskonews"-etik ataratako argazki

Halan da bere, esan ber da mendi honek dekon bisitari kopurua oso altua dala, masifikaziotik paraje. Kaskoa ezin besteko laguna da mendi hontan, goitik dabiltzesen kordadek bota al datzuten aitzen babesle.
Igoerea bidea oso markatua dago hormara arte. Bertan, paretan hasikeran askori kosta iten dake lelauko tximinia harrapatzea. birriten etor naz mendi hontara eta bi biderrez sartu naz txarto. Argi ibili ber da!

Tximini famatuek ez dake ezelango konplikaziño berezirik. Jakin ber da non gagozen, eta kontu apur betegaz ibilite, ez dau zergatik problemeri egon ber.

Igoereak 3h30'-4h ber dauz Portalet ondoan dauen parkiñeti. handik ordu betera, Pombie-ko aterpea dekogu, beran uzen bariñeko lakuaren parean dauena, mendi paretaren oinarrian.

Midi d'Ossau udabarrian col du Pombietik / Midi on spring from col du Pombie

ENGLISH: This mytical mountain, is one the most espectacular one in the pyrenees. It doesn't reach 3.000 meteres but It's so estetic and incredible. A lot of clinber try climbing it on summer. The summit way is not very technical but requires some knowledge on ropes. At the base of the mountain, there's a refuge close to a lake. 

Maybe we're going to describe one of the most popular ascension on pyrenees, but not the easyest one!, we must always carry our helmet with us and at least 30m rope. The ascen from the normal way requires 3h30' from the parking and 2h30' from the refuge.

Midi kokatzen / Where's Midi?


DENBORAK/ Timetable

Parking Cabane d' Arraile - refuge Pombieko aterpea: 1h5' (F)
Refuge du Pombieko aterpea - horma oinarrira/rock base: 50' (F)
Horam oinarritik /Base of the way - Gailurra/Top: 1h45' (F+)


DESKRIZPIOA  Description

Portalet-eko muga portutik igaro ostean, kilometro 1 ingergu pasata Frantziko norantzan, eskoietara dekogu parking bet kotxea itziteko. Bertatik urteten da bide gora igoteko. Ordu baten buruan, Pombieko lepora aiegaten gara, bista eleganteak eukinda Midi-taz argazkian ikusten danlez. 

From the Portalet mountaing pass, we cross the border on France way and immediately we park the car. From here, we take the trail. O our later, we reach Pombie's hill. (photo)

Ponbieko lakutik Midi d'Ossau. From Pombie lake Midi d'Ossau.

Refuge Pombieko aterpea (1h5', F)

Suzon-eko leporantza. Aterpetik Suzon-eko lepora 30 minutu inguruko bidea dekogu. On way to Suzon hill. From the refuge we've got 30mins way.

Suzon-eko lepotik, Midi-n gora ein beharreko bidea ikusgai. 500m haitzean, 3 tximini tartean ditugula. Pausurik larriena IIº-koa izango da. From Suzon hill, we can appreciate the way to the summit. 500 metres rock, with 3 vertical steps, wich the most difficult level is around II. 
Pareta oinarrian (50min aterpetik/ from the refuge, F+) 
1º tximiniko argazkirik ez gendun atara igoera bidean, ez baikenuen harrapatu bide zuzena. Akaberan, bajakeran dau argazki bet 1º tximiniarena.Hurrengo argazkian, 2º tximinia dekogu ikusgai. We've not photos from the 1º difficult step, because we loose the way on the ascension. on this next photo we can see the 2nd step. 

2. tximinia superaten (40min pareta oinarritik, F+) Overcoming 2nd step.

Ingurura begiratuta, sekulako bistak dekoguz: Palas, Balaitous, Arriel, Lurien, Frondellas seen from Midi.

2. tximinia igarota, altuerera irebaziz goazela konturatzen gara. 2nd step overcomed, we're gaining some height.

3. tximiniara aiegaten. Reaching 3rd step.(1h10' Horma oinarritik/rock base, F+)

3. tximinia, 3etatik luzeena. the 3rd step, the longest one.
 3. tximiniatik urteten. going out from the 3rd step.

Gitxi falta daku gailurreraino... astun iten daku parte hau. Close from  the top, we're tired!

Gailurra: 2.884m (1h45' horma oinarritik / from base of the rock, F+)
 3. tximinia rapelatzen, seguramente ez da ber rapelatzea, baie holan kordekaz praktikaten dogu. Doing a rappel on 3rd step. It's not so necessary to mount the rappel, but it's going to help us gfrom the travel to Alps. 
 1. tximinia rapelatzen. rappel honen ostean, bedarran sartungo gara ostabere, haitza atzean itzite. On the 1st rappel. After going down on this part, we're going to start walking on grass again.
 Azkenik, aterperaino, eta handik kotxeraino. bidean, marmota xelebre hau ikusi gendun. Then, from rock to the refuge and then to the car. 



2009/11/22

Artouste-ko munstroak ez nau begiko


ezinezkoa egin zitzaigun zapatuan (azaroaren 21ean) Midi D'Ossau mendi madarikatuaren gailurra zapaltzea. Hasiera batean elurra arazo nagusia izan zitekeela espero bagenuen ere, haizeak bota ginduen menditik.
barikutik zapaturako gauean atera ginen Pombie aterperantza. gaueko 3:30tan sartu ginen lo sakura. 4 ordu lo egin ondoren, esnatu eta matxan jarri ginen. elurra urturik zegoen eta gerrira arte hondoratzen ginen askotan. Suzon leporantza gindoazela haizea bilakatu zen gure ardura nagusi. oso indartsu jotzen zuen eta ez zegoen hormara hurbiltzerik.

beste behin ere, Artousteko munstroa nagusi

2009/10/05

bide berriak Bisaurin eta Midi d'Ossau-n

Mikel Sainz de Urbarainek aspalditik begiko zuen horman bidea ireki du. 140 metroko bidea Bisaurin ondoko "las Fetas" horman. 6bºko zailtasuneko bidea, 4 largotan egitekoa. ez du iltze askorik jarri eta nahiko garbi utzi du pareta. hona hemen krokisa:











midi D'Ossau inguruan, Pombieko paretan, hiru mendizale paregabek ireki berri dute bide berria. askoren ustez, ez zegoen aukera gehiagorik horma horretan, hala ere, Ravier pirineistak begi zorrotza du besteek ikusten ez duten bideak jorratzeko.

informazio iturria: gara.net

2008/12/08

midi-k ezetz esan zigun eta Pene Sarriere-k baietz

pasadan eguenean idatzi nuen legez, Midi D´Ossau egitea zen gure helburua. bariku arratsaldean abiatu ginen Portalet-erantza. gaueko 11etan heldu ginen. elurretan mara-mara zebilen. Pombieko aterperainoko gaueko ibilaldia gogorra izango zela bagenekien.


portaleten bertan utzi behar izan genuen kotxea frantziar errepidea oso egoera txarrean zegoelako.
gaueko 12ak ziren martxan jarri ginenean errepidetik behera. aurrena, kilometro bat beherago zegoen bidea aurkitu beharko genuen, metro bat baino gehiagoko elurrarekin. azkar aurkitu genuen sahiesbidea. elurretan eman genituen lehen pausuetan gerriraino hondoratzen ginen... eta susmo txarra hartzen hasi genion Pombie aterperainoko martxari. hasi eta berehala, erreka gurutzatu beharra dago, ... zubia? non dago zubia?... 20 bat minutuz zubia aurkitzen eman ondoren, amore eman genuen eta berriro errepiderantza zuzendu genituen gure pausu geldoak elurrak motelduta. -ez dau girorik, txo! esaten du batek besteari inoiz baino arrazoi gehiagorekin... bentiskak bete betetan harrapatu gaitu eta ez dugu aurrera jarraitzerik. gainera, elurraren egoera ez da batere ona, elurra ez dago batere egonkor.
isil isilik errepidean gora goaz. -badekogu arrazoia barriz ona etorteko, eh mutilak?
ezer esan gabe, botak kendu eta Formigalera goaz. parkin lasai batetan paratu dogu kotxea eta bertan egin dogu lo hirurok golf txiki batean gure hiru motxila erraldoiekin batera, noski! " bihar egunak argituko du eta ilusio berriak landuko doguz..." esan zuen behin Felixek.




bai, egunak argitu egin zuen eta zeinen ongi gainera. anayet inguruan zeruak more kolorez buzti egin zituen bazterrak. animotsu irten gara kotxe madarikatu hartatik. asanblean bildu eta aukeran genituen mendi igoerataz berbatan jarri gara. GOURETTE-ra!!!
portaleta igaro eta hantxe ikusi dugu gure hasierako helburua zena: Midi D´Ossau.








Laruns-era jeitsi eta Aubisque-ko portuan gora egin dugu cicatriz-en zuzeneko diska kotxean ozen baino ozenago dugula: LOLA POR QUÉ ESTAS SOLA!

asko poztu nau berriro Gourettera itzultzeak. mendiarekiko berbaldia Gouretten beti da berezi. nahiz eta eskiaren turismoak sustengatutako herria izan, badu zeozer beste eski pistek ez dutena... zer ote??? akaso jendearen harrotasun eza, herri eta eskiatzaile humilen lekua, akaso hango artzainek euskaraz abesten dutela ( Gourette Zuberoatik nahiko urruntxo dau)... akaso... eztakit!
esplanade du valentin-eko kafetegi ederrean gosaldu eta gero ( garestia gero!), kranpoiak jantzi eta pistetan gora hasi gara handi-handi.

han zeuden eskiatzaileek harrituta begiratzen ziguten ez baitzen batere normala eski pistetatik eskiatzen ez zegoenik han goian ikustea. trabesiako eskiekin ohituta daude Gouretten, baina raketa miserable batzuk gabe joaten direnak pixkat arrotz egiten zaie eskiatzaileei.

bagenuen helburua finkatuta: Péne Sarriere.
ZAILTASUNA: 1 eta 5 artean: 2,5
DESNIBELA:600 metro
NONDIK:Gourette-ko eski pistatik
DENBORA:Ordu 1 eta 35 min igo // ordu 1 jeisti
AZALPENA:pene sarriere, 2000 metroak hurbil dituen mendia da. eski gunearen ezkerraldean kokatzen da. ez genuen mendi honi buruzko informaziorik, baina bide logikoa sumatu genuen behetik: ipar aurpegian,bazegoen hor nonbait aukera eta gu saiatu beharra genuen, zelan ez!
pistatetaik barrena, nahiko ondo irebazten dugu altuera. elurra ez dago zopa zopa eginda eta gauen botatako elurra ez da horrenbestekoa izan.


pistak utzi dutgu momento batez eta pistetatik kanpo egin dugu. pekatu! elurra gerrira arte! leku batzuetan bulerretaraino sartu gara... alboko argazkian josu dago hanka zulo batetik atertazen.




eskerrak ordu erdi pasatxoan gune hori utzi egin dugu berriz pistetaik gora egiteko.




azken pistan gora, ezkerretara dagoen basoan sartu gara. -hamen hasten da geure geurko erronka hau!... -pentsatu du batek. elurretan dexente hondoratu gara basoan.




basoa igaro eta derrepentean hasi gara lehen aldats gogorrekin. pioleta atera dogu... nork daki!
lehengo aldapa gogor honen akaberan, 5 bat metroko tximeneari ekin diogu. nahiko simplea zen, baina elurra ez zegoen batere ondo eta eskumatara, jausia ederra zela konturatu ginen. problema barik tximinia igaro eta hurrengo aldaperi ekin diegu.




elurra oso desegonkor zegoela sumatu genuen, hori zen elur pilaketa! 25 minutuz kontu handiz ibili ostean, gailurraren aurrean dagoen gunean gelditu gara. azken metroeri ekiteko bi aukera ikusi doguz: bata, ezkerretik izotz eta haitzezko pausu bat igarota gora egitea eta bestea, eskumatara zegoen korridore batetik gora egitea. eskumako aukera baztertu genuen. korridorearen oinarrira heltzeko igaro beharreko elur gunea oso desegonkor zegoen, edozein momentutan jauziko zelakoan geunden. ezkerretakoa, nahiko itxura ona zuen, baina kotxean utzitako korda eta tramankuluak faltan bota ditugu!
bueno, azkenean, han gelditu gara gailurretik pausu batetara baina oso gustura, mendiaren edertasuna ez baitago gailurrean, bidearen nola eta zergatian baizik!
asteburu ederra gero!





bideo hontan ikus daiteke lehenengoko tximinia horretara heltzeko igaro beharreko aldatsa(45º)

tximiniatik irtetzen