Mostrando entradas con la etiqueta eskalada. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskalada. Mostrar todas las entradas

2011/06/20

Poutarren azken bi irekierak: AKELARRE (9a) eta CELEDON TXIKI (8c+)

Udabarrin akaberagaz bat inte, Pou anaiak eskalada depotibeari agur esan aurreti, eindeko bide barrik ekarrikoguz geurkoan. Euren azkaneko bi bideak etzeti paraje eta modu ederrean ireki debez.

Iker Pou, Akelarre bidean (argazkia: Barrabes webgunetik hartunda)
1)Akelarrek, 65metro dekoz. Bidea, bi gunetan banatu lei. hasikerako 40metrok eta osteko beste 25ak. Lelauko agarre onekaz ta desplomatuta eta bigarreneko etzanagoa eta gogorragoa, blokekoa.
2)Celedon txiki, diferentea da. bastante bide potentea da, desplomatua eta inderra ber dauena.

Informaziño giau gure badozue, ona sartun:
www.pouanaiak.com

2010/02/15

Chad Kellog Aconcaguaren hego aurpegian

estatubatuarrak orain dela egun gutxi marra oso estetikoa margotu zuen Aconcagua mendiaren hego aurpegian. batzuen ustez 1981.urtean Hasewagak irekitako bidearen lehen errepikapena da. horrela bada ere, ezin zaio meriturik kendu egindako igoerari.

"Medicine Buddha" da Kellog-ek bideari jarritako izena. 2.500 metrotako eskalada, elur-jausi arrisku beteriko bidean eta VI, WI4 eta M4-ko zailtasunak gainditu ditu yankeeak.

bere haiserako asmoa egun bakarrean bidea egitea bazen ere, gau bat horman igaro behar izan zuen. eramandako materiala guztiz oinarrizkoa izan zen: 30mX8mm-ko korda, aseguratze tresnak eta hornilloa. goizeko 4retan behe kanpamendua utzi eta gero ekin zion eskaladari. hasierako orduetan askotan behera bota behar izan zuen biderik aurkitzen ez zuelako. arratsaldeko 4retarako, 2000 metro eskalatuak zituela Vivac-a egin zuen gaua igarotzeko. hurrengo egunean sekulako des-hidratazioarekin gailurra zapaldu zuen.


informazio iturria: gara http://www.gara.net/paperezkoa/20100215/183053/es/Meditacion-soledad-Chad-Kellog-sur-Aconcagua