Mostrando entradas con la etiqueta edurne pasaban. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta edurne pasaban. Mostrar todas las entradas

2010/05/03

espektakulu negargarria Annapurnan


iragan egunotan, komunikabide guztien ahotan Tolo Calafat-en heriotza aurki genezakeen. Ez da harritzekoa, ni ez nau harritzen behintzat. Annapaurna, Himalaya eta alpinismoa azken urteotan ingurutzan duen "filosofia"-"jarrera" negargarriaren ondorio gaitza dugu azken gertakizun hau. Batetik, mendigune delikatuetan maratoian eta korrikan meritu bila itsu-itsu dabizenak salatu gura neukez. Edurne, hirea bai PENAGARRIA! lasterketa orain dela urte gutxi hasi zenuen eta esaiozu jendeari, zeintzuk diren jaso dituzun onurak? dirua? dirua zerren truke ordea?
Miss Oh korearrak zabaldutako despliege mediatiko eta komertzialari aurre egin diozu, baina era oso berekoian. zertara dator orain, Miss Oh-k Kangchen-en gailurra zapaldu ez zuela esateak? bai, aurretik esan zenuela... bai eta zozoak beleari, ipurbeltz. zure galtzeko amorrua, Korearren komertzialtasuna eta zuk sortutako lasterketa apasionanteak hil dute Tolo. bai, zu Shisha-n zeunden. halan da be, zuek daramazuen filosofia hau da pertsona bat mendian bakarrik hilarazten dutenak. errespetua, elkartasuna eta balore faltak dira, azkanean Tolo hil eurienak. bai, gogorra da, baina nola demontre da posible, horrenbeste jende mendian egonda, pertsona bat bakarrik mendian hiltzea? nik erantzuna azkar aurkitu neutson, mendiaren edertasuna metrotan edota zapaldutako gailur kopuruetan neurtzen dutenek sortua da.

2010/03/29

Pasabani, 3. kanpamendua prestatu diote


munduko mendi garaienak nork lehenego zapalduko grina itsua dela medio, Edurne Pasabanen taldeak 3. kanpamendua finkatu du Annapurna mendian. Ferrán Latorre mendizaleak, 3. kanpamendutik jeisterakoan hanka bihurritu eta etxerako bidea hartu du.

beraz, dena prest Edurne Pasaban gailurra zapaltzeko eta argazkia tontorrean ateratzeko.

2010/03/08

Edurne Pasabanen espedizioak aldaketak jasan ditu

Shisha Pangma igotzeko prest zeudenean, Txinak Tibetera sartzea debetatu die. apirilera arte ezin izango dute Tibeteko lurrak zapaldu eta ondorioz, igo beharreko mendien ordena aldatu behar izan dute espedizio komertzialeko arduradunek. Annapurna igotzea izango da haien aurreneko erronka beraz, eta ondorez Shisha Pangmari ekingo diote.

Edurne Pasabanen hitzetan aldaketa honek esfortsu bikoitza dakarkie negu giroan igo beharko dutelako Annapurna eta mendian bakarrik lanean aurkituko direlako. hala ere, Edurnerekin doazen mendizaleak, lan itsusia egiten dutenak alegia, egoera gogorretan lan egiteko zailduak dira, beraz zaila bada ere ez ezinezkoa.

2010/03/03

Edurne Pasaban itsu record-aren bila

bihar, martiak 4, mendizale gipuzkoarra Nepalerantza irtengo da falta zaizkion 8.000koak igotzeko asmoz: Shisha Pangma 8.027m eta Annapurna 8.091m. dena ondo badoa, martia eta jorrailean Shisha mendiari ekingo dio eta maiatzean Annapurnari.


munduan ez dago emakumerik 8.000ko guztiak igo dituenik eta "domina" hori eskuratu nahian beste behin ere Himalayarantz abiatu da Tolosarra. beste mendizale batzuekin lehia bizian da euskalduna.

batzuk mendira doaz, beste batzuk gailurrera. batzuek mendiaren edertasuna metrotan neurtzen dute, edota zapaldutako gailur kopuruan eta beste batzuek igotzeko eran eta bidean. Edurnek argi eta garbi esaten du gailurra baino ez duela nahi eta bere web orrialdean dioen legez, kosta ala kosta "lortuko ditugu". zorte on zure espedizio komertzialean, Edurne.

igoera jarraitu nahi duenak, hemen du eskuragarri bere web helbidea: http://www.edurnepasaban.com

2009/09/25

everest-etik berriak


Alberto Iñurrategi, Mikel Zabaltza eta Juan Vallejo mendizale euskaldunak Everest (8.848m) mendia igotzen saiatzen ari dira Horbeirn izeneko korridoretik gora. euskal herrian aklimatazio berezia egin eta gero -kamara hiperbarikoak erabilita-, Nepalgo mendi famatu hontara hurbildu ziren igoera zail hau egiteko asmoz.


1.986an, Lorettan eta Troillet suitzarrek irekitako bideari ekin nahi diote. egun hartatik, ez da inor kapaz izan bide honetatik gora egiten. oxigenorik gabe, era alpino hutsean eta saiakera bakarrean arituko dira euskaldunak.


Alberto Iñurrategik telefonoz egindako deiaren arabera, atzo abiatu ziren kanpamendu nagusitik Horbeirn korridorearen oinarrira arte. gaur, Agorrilak 25, eskaladari ekingo diote, eta bi gau eskaladan igaro ondoren eta dena ondo joanez gero, igande goizean zapalduko dute gailurra.


bestalde, Gorri eta Alex Txikon bizkaitarrek Cho Oyu zortzimilakoa zapaldu dute bart. juanito Oiartzabal mediatikoak, gaur edo bihar ekingo dio Shisa Pangma mendiari eta Edurne Pasaban maratoi korrikalari eta kolekzionistak ordea, aklimatazio fasean dabil bere 13. zortzimilakoa izango den mendian.