2011/06/20

Jonatan Larrañaga Algortarra bueltan da Alaskatik

Hunter mendian eiñ gure eben iyoera Jonatan Larrañaga Algortarra eta Mikel Saénz de Urabain Euskal alpinistek. Eguraldi egoere txarrak direzela ta, 1200 metroko eskalada baino ezin izen dabe ein Hunter ingeruetan. 
Hunter ingurua behe kanpamendutik: barrabes-etik hartundako argazkia
Zapore gazi gozoagaz beraz ein dabe buelta Euskal Herrira mendizaleek.


Informaziño giau gure badozue, sartu Jonatanen Blog-ean: 
http://blogs.barrabes.com/post.asp?idPost=4169

Poutarren azken bi irekierak: AKELARRE (9a) eta CELEDON TXIKI (8c+)

Udabarrin akaberagaz bat inte, Pou anaiak eskalada depotibeari agur esan aurreti, eindeko bide barrik ekarrikoguz geurkoan. Euren azkaneko bi bideak etzeti paraje eta modu ederrean ireki debez.

Iker Pou, Akelarre bidean (argazkia: Barrabes webgunetik hartunda)
1)Akelarrek, 65metro dekoz. Bidea, bi gunetan banatu lei. hasikerako 40metrok eta osteko beste 25ak. Lelauko agarre onekaz ta desplomatuta eta bigarreneko etzanagoa eta gogorragoa, blokekoa.
2)Celedon txiki, diferentea da. bastante bide potentea da, desplomatua eta inderra ber dauena.

Informaziño giau gure badozue, ona sartun:
www.pouanaiak.com

2011/06/14

UDAKO ERRONKA: SUITZA

Urteroko legez, hamar bat egun atarako doguz hameti apur bet atara eta zeozer diferente iteko asmoagaz. Oin dala 2 urte, Alpeetan Mont Blanc mendia iyotera erdu gintzen Chamonix partera:
http://mendiakbide.blogspot.com/2011/04/mont-blanc-4810m-bideoa.html

Igez, saiatu nintzan Transpirenaica iten bizikletagaz, baie larregi izen zan niretzako:
http://www.youtube.com/watch?v=HZXYeIt_Unc

Aurton, ostabere Alpeei bisita ingo dautzegu, baie beste leku ta filosofi bategaz. Suitzatik 10 eguneko bizikleta buelta ein gure dogu. Bernati (uriburua) hasi, koixu bidegorri Interlaken aldera, 'a herritik treking-ak egin grindelwald eta Lauterbrunen-era. Eta akabuen, Luzerna ingerura yongo gare bidaiari akabera emonaz. 
Grindelwald lekua ikusgarria da, Eiger ipar hormaren beheko partean dau inte. Interlaken, uzenak diñon lez, 2 laku artean dau ta Luzerna laku eder baten ipar mendebaldean dau. 


perfila ruta osokoa hauxe da gitxi gora behera, gero egunean eguneko ta aldatu ein lei:



Suitza herrialdea, eta europako gienak legez, bizikletetarako prestatuta dauz guztiz. bidegorri kilometro giau dekoz errepide km baino. Hemen ez da pasten hori ezta  100 urte barru!
Luzerna
grindelwald
Interlaken

2011/06/11

Bizikleta bideen perfilak

Sarri bizikletagaz, bide barritati yoten garela, eztakigu zelango aldatsagaz topako garen ezta zelango desnibela akumulako dan. Hori dana jakin lei etxeti urten aurretik. 

http://perfilderuta.es/perfil.php     


Web helbide honek, asko errezten dauz gauzek. Puntuk iminten goaz paseko garen lekutati eta bidea marraztuta dekogula, "Procesar alturas" eta ostean "Generar perfil" botoiari emon. Desnibelak, distantziak, perfila...


ondo dau erabilteko!

"Zaraitzuko ibaxa": Gortza-Otsagabia (26km)

Jorraileko hasikerako egunetan, eguzkik fuerte joten eben ta bizikletagaz urteko lelauko urteera iteko prest gengozen. Iruñerritaz apur bet kantsata, Auñamendietara erdu gintzen ibilalditxu lasai bet itera. Zaraitzuko bailara bizikletagaz ez gendun ezetuten ondo, beti kotxeagaz di-da baten pasten gara mendire yoteko ta ez deutsegu bidean dagozen herrieri erreparaten. 
Hau holanik izenda, Gortza herrira erdu gara kotxeagaz eta berton bizikleta ganean Otsagabia herri ezaguneraino yon gara.

IBILALDIAREN DATUK:
distantzia:  27km(joan + etorri)
denboreak: joateko ordu 1(13,6km aldatsean gora) eta 25min bajateko
zailtasuna: Otsagabiaraino apur bet gora iten dau errepidek, baie ezteko ezelango konplikaziñorik. edonork iteko moduko. 
KASU EMAN, bidea errepidez iten dela ta autoak atodaletxe doaz hameti. halan da bere, oso arcen zalaba deko karreterak.






 Ezkarotze

 Otsagabia
Perfila
 

2011/06/08

Ezkaba 895m

Domekan, "zazpika" aldizkarian, Iruñerriko azken euskaldun zaharraren ingeruko artikulu egoan inte. Antza danez, orain ez denpore asko (30 urte) hil zan azkan euskaldun zaharra, Zildotz herrikoa, Ezkabarten. Esaldi pare bat egoazan artikuluan eta benetan euskara nafarra, Ultzama aldean iten dana ondiño bere. Ezkabarte bailara, bi gunetan bereizten da; Lanerri eta baserri. Baserri gunea, Iruñeatik Belatera bidean ez dauzen herrik osatzen daure; Makirrain, Anotz, Zildotz, ... besteak beste. Lanerrikok ostera, Arre, Orikain eta Sorauren dire. 


Bastante erreza da asmatzen nondik etorten dakon uzena bailarari, Ezkaba menditik. Bai, uzena Ezkaba deko a mendik, ez San Cristobal. San Cristobal da beran gailurrean inte dauen fuertea. Oso ospetsua eiñ zan berton gertatu zan ihesaldia 36ko guduan. Info gehiagorako urrengo linkean zapaldu:

http://eu.wikipedia.org/wiki/San_Kristobal_gotorlekuko_ihesaGeur, domekan irakurritakoa gogorra ekarri dot bazkaritan eta birritan pentsatu barik bizikleta koixu eta beran gailurrera iyotera urten naz kalera.  Aurreti ez dot iñoz iyo eta garaia bazan Rediox!


Distantzia: Arrosadia - Ezkaba: 14km (6,75 igoera)
denborea: 1h25min (iyoteko 50min)
Zailtasuna: aldatsak apur bet gogorrak dire baie gogorrena da ez dekola zorua ondo iminita, bastante txarto dau ta iyoerean ta bataz bere bajaterakoan, igerten da. 
deskribapena:
Labriteko aldatsa bajatu dot iruñeako harresien bestaldeko auzoetarantz. Magdalena zubia igaro, eta Txantrean sartun naz.
 Magdalenako zubia, Txantraeti paraje
 Artika herri sarreran berton hasten direz aldats gogorrenak
 Bidearen zati bet. Iyoera ia dana aritz eta arteen artean iten da. tontorrean eta hasikeran pinua da nagusi.
 gailurreko espetxe ohia.
 buzoia
 Pirinio alderantz. behean, Zildotz herria gerizpetan. eguzkitan eskoietara, Orikain.
 Iruñea hegoalderantz. lehor lehor ekainean. bastante itsusi. urrunean, peñarteako harrobiak, eskaletako eskola jatorra. eskoietara, erreniegako mendiak. bestaldean, Lizarraldea.
 Elomendi.
Nire altimetroa ez dabil horren txarto!
Perfila.