2011/04/13

mende lauren bat

Mende lauren bat zelan bete dan
pentsetan be hain da gatza
zorrontzan bazan esakera bat
gatza eta berakatza
guretzat Gatza zara zu eta
izango be aurrerantza
fintasunaren berakatza ta
bizitasunaren gatza



mende lauren bat, aurrean hormak

eta zigorrak atzean
eta zu hortxe, diamantea
sarturik legez atxean
imaginatzen zaitugu zeure
ziega estu baltzean
giza ardatzik makurgaitzena
gatzean eta latzean

mende lauren bat, bizi erdi bat

iruntsi dauen osina
herri bategaz egitearren
askatasunaren zina
etsita behar zendun oraingo
ez bazina, ez bazina
Amaren odol, Aitaren azal
gatzaren ustelezina

2011/04/10

2011/04/04

2011/04/02

Auñamendi 2.507m

Mendi honen gailurra Euskal lurraldean ez badauen bere, Nafarroako mugati kilomtero 1 eko distantzira dau inte. Euskaldunen mendi sakratua da, Euskaraz deko uzena eta euskal mitologiaz bustirik dauen lez, Euskal Herriko mendi altuena dala esan lei. 
 Anbototik, Larrunarrira (Txindokira), Larrunarriti Orira eta hameti Auñamendira yoten zan Mari. Santa Graziko (Zuberoa) artzai baten esanetan, Maithagarrik artaldiak zaintzen zituen bere zilarrezko palaziotik. Lescunen, (Biarnoa), Yanagorri geituten dautze. Leskundarrek ondiño bere, ez debe gustuko mendizaleak bertara hurbiltzea.
Mendi honen uzenaren jatorriak azalpen txiki bet merezi dau. Mendia Erronkariko baixan, Auña (Auntza) uzenagaz ezetuten daure, beste leku batzuten Ainhie edota Auhnamendi.  Uzenari erreparatuta beraz, Auña + Mendi, auntzen mendi. Euskaldunok orain ez denbore askora arte, uzen honegaz geitu dautzegu mendilerro dustiri, pirinioei. 
Kantauri itsosotik etorrita, lehenengo mendi da 2.500 metroak garaitzen duena. Bere presentzia izugarria da Larrako Karsteko muturrean. Harro altxatzen da Euskal pirinioak behean itziz. 

Geuk igoera eiñ dogu Ernaz-eko lepotik hasita. Oso mendi iyoera exigentea da Euskal Herriko beste mendi gehienekaz konparatuz. Ezin lei konparatu Saioa, San Donato edota Anboto mendiek daben iyoerekaz. Nahiz eta Euskal Herrian gauzen, iyoera pirenaiko hutsa da. Auñamendietako 50 mendi iyoera politenen artean dau. 


IGOERA DATUK:
DENBOREAK: 3h 30`iyoteko. 2h30' bajateko.
DESNIBELA: Ernaz 1.730m- Auñamendi 2.507m: 770m. Halan da bere, etengabeko iyoera eta jaeitsierek, 1200 metroko desnibela akumulatzen da. 
BEHARREKO MATERIALA: Urritik maiatza akaberara, edurre da jaun eta jabe Larran. hau holan izenda, neguko materiala behar beharrezkoa da. Kranpoiak eta pioleta, Bota onak edurretan 7-8 ordu ibilteko, kamiseta termiko, forrok eta txubaskeru bat beti. Mapa, Polainak... neguko materiala. 
ZAILTASUNA: erdikoa. mendian ibilteko ohitureak dabenentzako. 
DESKRIBAPENA: 
Izaban gosari goxoa hartuta gero, Belaguarantz doan karretar koixiten dogu. Belagoako portuko beheko aldeti, edur gitxi ikuste da. Belagoako aterpetxe abandonatua (pena bat da...) igarota, hor ikusten dogu Auñamendi. Kontiendako ipar eski gunea igaro eta minutu pare bat eta gero, mugara aiegaten gara. Karretera baztarrean dauen parkinen izten dogu kotxea. Motxilak prestatu, ta martxan jarri gara goizeko 10ak aldera.

Lehenego pausuak Arlas mendirantza gidatuko doguz. pinu baltz artean, gora eta behera goaz mendi honetara hurbilduz. Susmo txarra hartzen genion iyoerari. Aurreko egunetan edurre bota zuen eta aurreko egunetako arrastoa guztiz desagertua egoan. ganera, edurraren egoera penagarria da, eguneko tenperaturea oso altua da, 15ºC 1700 metrotan eta edurretan beluneraino hondoratzen gintzen. 
25 minutu eta gero, Arlaseko beheko maldara aiegaten gara. Arrastoa irekiz goaz Arlaseko maldetatik Larrako laberintorantza geure pausuk gidatuz.

Behin Arlas igarota, lehen ure tragua edan eta kranpoiak janzten doguz. Nahiz eta edurre oso gurindurik egon, izotz plakak aurkiten doguz han hemenka. Geldiro geldiro aurrera goaz nahi baino motelago.



Espeleologoen aterpera helduta, Larrati aurrera goaz lepo bat eta gero beste bat igarota. ordu bat eta erdi oinez egon eta gero, haitz batzuetara hurbiltzen gara frutu legor batzuk jateko.



 Lepo bat, beste bat, gora eta behera, geldialdi bat, beste bat ..., azkenean, 2h40' pasata, azken lepora iritsi gara. Bertatik, piramidearen oinarrira bajatu behar gara eta 300 metroko pala gogorrari ekin behar deutsegu.
 Elurraren egoera ezin penagarriagoa zen. eguzkiak gogor jotzen zuen eta elur jausi gunea ez bada ere, arrisku izpi betzuk bazeudela ikus gendun. horregatik, azkan palan enkordatu ein gara. suabe suabe, altuera irebaziz goaz.
Palak 45ºko malda dau. gogorra badan bere, dauzen bistek indarberriten gaitue.