2009/11/23

Txantrea mendi taldearen XV. mendi astea


Aurten, XV. mendi astea ospatuko dute irundar mendi taldekideek. Gaurtik hasita (Zemendiak 23, astelehena), barikura arte, (zemendiak 27) hamaika ekitaldi eta proiekzio aurkeztuko dira Txantreako mendi taldeak antolatuta.

Besteak beste, aipatzekoak dira ostegunean Alberto Zerainek "K2" mendiaren inguruan aurkeztuko duen proiekzioa eta asteartean Koldo Alberdik aurkeztutako "Kirguistan, mendien herria, Lenin mendiko igoera".

Proiekzio eta ekitaldien guztien informazio zehatza, honako web helbidean daukazue;

2009/11/22

Artouste-ko munstroak ez nau begiko


ezinezkoa egin zitzaigun zapatuan (azaroaren 21ean) Midi D'Ossau mendi madarikatuaren gailurra zapaltzea. Hasiera batean elurra arazo nagusia izan zitekeela espero bagenuen ere, haizeak bota ginduen menditik.
barikutik zapaturako gauean atera ginen Pombie aterperantza. gaueko 3:30tan sartu ginen lo sakura. 4 ordu lo egin ondoren, esnatu eta matxan jarri ginen. elurra urturik zegoen eta gerrira arte hondoratzen ginen askotan. Suzon leporantza gindoazela haizea bilakatu zen gure ardura nagusi. oso indartsu jotzen zuen eta ez zegoen hormara hurbiltzerik.

beste behin ere, Artousteko munstroa nagusi

2009/11/16

Arlas 2.044m

Pasadan astean botatako elurra zapaltzeko asmoz Belagoa aldera egin genuen txangoa. Hasiera bateko helburua Countendé mendia igotzea bazen ere, eguraldiak ez zigun horrelakorik egiteko betarik eman.Hodeiak nahiko garai zeuden hego haizeagatik eta ez zuten euria botazeko antzik. Hala ere, kotxetik irten, eta Zuberoa eta Nafarroaren arteko mugan dagoen parkinean zebilen haizeak, gure helburua aitaren batean beste baterako uztera behartu gintuen. Ez zegoen modurik!
Azkenean adostu genuen Arlas mendiaren oinarriraino sikiera hurbilduko ginela ea haizea Larra barruan behera egiten zuen aztertzeko. keba! azkenean, berrogei minutuz elur humelean arrastoa ibili ostean eta hego haize madarikatuaren kontra ibili eta gero, Arlas mendia igo genuen.
Arlas mendia inolako zailtasunik gabeko mendia da. Itsasotik etorrita, 2.000 metroak garaitzen dituen bigarren mendia da Ori (Nafarroa:Otsagi/Zuberoa:Larraine) mendiaren atzetik. Mendi igoeren munduan hasten diren askok aukeratzen dute mendi hau lehen urratsak emateko.

ZAILTASUNA: oso erreza. kontuz ibili behar da elurrarekin joanez gero simekin.
IBILBIDE HASIERA: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dagoen Parkina. (1.800metrotan)
DESNIBELA: 200 metro
DENBORA: 30 min igo / 20 min jeitsi
IGOERA BIDEA: Kotxea parkinean behin utzita, errepidetik 30 bat metro egingo ditugu Zuberoako norantzan. errepidearen ezkerretara, belarretik gora egiten dugu markaturiko bidexkatik. Beti dugu ikusgai helburua, orientatzeko asko balio diguna. zuloak baztertuz, gorantza goaz belarretik, beti mendiaren norantzan. handik hogei bat minututara, lepo batera helduko gara.
lepoa
alde batetik, Larrako karst izugarria izango dugu ikusgai eta bestetik Ereta (Arette) eski pistak. lepotik zuzen egiten dugu mendiaren oinarrira heldu arte. behin oinarrira helduta, mendia inguratzen duen bidetik gora eginez tontorrera heltzen gara.
gailurretik: Countendé,Auñamendi, Añelarra, Castetné Larraren bestaldean eta atzean, Ori, Kartxela, Lakura, Otsogorrigaina, Keleta...

Auñamendi eta Larra gailurretik



Ori, Kartxela, Lakora...
ALTERNATIBA: giharrak gehiago estutu nahi baditugu edota ibilbide luzeago bat egin nahi izatekotan, kotxea, errepidean gora goazela "kurba helikoidal" famatuan utzi dezakegu 1600 metrota. aterpearen atzekaldetik, Larrako ipar eskiko pistetan barrena joaten gara. pinu beltzez jositako paisai izugarria honetatik aurrera egiten dugu inolako galtze arrisku barik. handik ordu erdira, basoa zabaldu eta han goian ikusten dugu Arlas. leporaino igo egiten gara eta behin oinarrian, azken malda gogorrari ekiten diogu. DENBORA: ordu 1 eta 15 min igo/ 45 min jeitsi
politagoa alternetiba



2009/11/10

Patxi Usobiaga garaipenetik gertu


igarotako azken asteburu honetan, munduko eskalada kopako azken aurreko proba Brno Txekiar errepublikan lehiatu zen. proba hau hasi baino lehen, Adam Ondra hamasei urtetako gazteak lideratzen zuen Patxi Usobiaga euskaldunaren aurretik. Adam-ek, etxean jokatzen zuen proba eta printzipioz, horrek lagunduko ziola uste bazen ere, final-aurrekoetan lehiatik kanpo geratu zen sailkapen nagusian Patxi Usobiaga lehengo postua eskuratuz. datorren asteburuan eslovenian jokatuko da azkenenko proba. bertan, Patxi Usobiaga lortu dezake beste inork lortu ez duen marka, bere hirugarren munduko eskalada kopa.