pasadan eguenean idatzi nuen legez, Midi D´Ossau egitea zen gure helburua. bariku arratsaldean abiatu ginen Portalet-erantza. gaueko 11etan heldu ginen. elurretan mara-mara zebilen. Pombieko aterperainoko gaueko ibilaldia gogorra izango zela bagenekien.
portaleten bertan utzi behar izan genuen kotxea frantziar errepidea oso egoera txarrean zegoelako.
gaueko 12ak ziren martxan jarri ginenean errepidetik behera. aurrena, kilometro bat beherago zegoen bidea aurkitu beharko genuen, metro bat baino gehiagoko elurrarekin. azkar aurkitu genuen sahiesbidea. elurretan eman genituen lehen pausuetan gerriraino hondoratzen ginen... eta susmo txarra hartzen hasi genion Pombie aterperainoko martxari. hasi eta berehala, erreka gurutzatu beharra dago, ... zubia? non dago zubia?... 20 bat minutuz zubia aurkitzen eman ondoren, amore eman genuen eta berriro errepiderantza zuzendu genituen gure pausu geldoak elurrak motelduta. -ez dau girorik, txo! esaten du batek besteari inoiz baino arrazoi gehiagorekin... bentiskak bete betetan harrapatu gaitu eta ez dugu aurrera jarraitzerik. gainera, elurraren egoera ez da batere ona, elurra ez dago batere egonkor.
isil isilik errepidean gora goaz. -badekogu arrazoia barriz ona etorteko, eh mutilak?
ezer esan gabe, botak kendu eta Formigalera goaz. parkin lasai batetan paratu dogu kotxea eta bertan egin dogu lo hirurok golf txiki batean gure hiru motxila erraldoiekin batera, noski! " bihar egunak argituko du eta ilusio berriak landuko doguz..." esan zuen behin Felixek.
bai, egunak argitu egin zuen eta zeinen ongi gainera. anayet inguruan zeruak more kolorez buzti egin zituen bazterrak. animotsu irten gara kotxe madarikatu hartatik. asanblean bildu eta aukeran genituen mendi igoerataz berbatan jarri gara. GOURETTE-ra!!!
portaleta igaro eta hantxe ikusi dugu gure hasierako helburua zena: Midi D´Ossau.
Laruns-era jeitsi eta Aubisque-ko portuan gora egin dugu cicatriz-en zuzeneko diska kotxean ozen baino ozenago dugula: LOLA POR QUÉ ESTAS SOLA!
asko poztu nau berriro Gourettera itzultzeak. mendiarekiko berbaldia Gouretten beti da berezi. nahiz eta eskiaren turismoak sustengatutako herria izan, badu zeozer beste eski pistek ez dutena... zer ote??? akaso jendearen harrotasun eza, herri eta eskiatzaile humilen lekua, akaso hango artzainek euskaraz abesten dutela ( Gourette Zuberoatik nahiko urruntxo dau)... akaso... eztakit!
esplanade du valentin-eko kafetegi ederrean gosaldu eta gero ( garestia gero!), kranpoiak jantzi eta pistetan gora hasi gara handi-handi.
han zeuden eskiatzaileek harrituta begiratzen ziguten ez baitzen batere normala eski pistetatik eskiatzen ez zegoenik han goian ikustea. trabesiako eskiekin ohituta daude Gouretten, baina raketa miserable batzuk gabe joaten direnak pixkat arrotz egiten zaie eskiatzaileei.
ZAILTASUNA: 1 eta 5 artean: 2,5
DESNIBELA:600 metro
NONDIK:Gourette-ko eski pistatik
DENBORA:Ordu 1 eta 35 min igo // ordu 1 jeisti
AZALPENA:pene sarriere, 2000 metroak hurbil dituen mendia da. eski gunearen ezkerraldean kokatzen da. ez genuen mendi honi buruzko informaziorik, baina bide logikoa sumatu genuen behetik: ipar aurpegian,bazegoen hor nonbait aukera eta gu saiatu beharra genuen, zelan ez!
pistatetaik barrena, nahiko ondo irebazten dugu altuera. elurra ez dago zopa zopa eginda eta gauen botatako elurra ez da horrenbestekoa izan.
pistak utzi dutgu momento batez eta pistetatik kanpo egin dugu. pekatu! elurra gerrira arte! leku batzuetan bulerretaraino sartu gara... alboko argazkian josu dago hanka zulo batetik atertazen.
azken pistan gora, ezkerretara dagoen basoan sartu gara. -hamen hasten da geure geurko erronka hau!... -pentsatu du batek. elurretan dexente hondoratu gara basoan.
lehengo aldapa gogor honen akaberan, 5 bat metroko tximeneari ekin diogu. nahiko simplea zen, baina elurra ez zegoen batere ondo eta eskumatara, jausia ederra zela konturatu ginen. problema barik tximinia igaro eta hurrengo aldaperi ekin diegu.
elurra oso desegonkor zegoela sumatu genuen, hori zen elur pilaketa! 25 minutuz kontu handiz ibili ostean, gailurraren aurrean dagoen gunean gelditu gara. azken metroeri ekiteko bi aukera ikusi doguz: bata, ezkerretik izotz eta haitzezko pausu bat igarota gora egitea eta bestea, eskumatara zegoen korridore batetik gora egitea. eskumako aukera baztertu genuen. korridorearen oinarrira heltzeko igaro beharreko elur gunea oso desegonkor zegoen, edozein momentutan jauziko zelakoan geunden. ezkerretakoa, nahiko itxura ona zuen, baina kotxean utzitako korda eta tramankuluak faltan bota ditugu!
bueno, azkenean, han gelditu gara gailurretik pausu batetara baina oso gustura, mendiaren edertasuna ez baitago gailurrean, bidearen nola eta zergatian baizik!
asteburu ederra gero!
bideo hontan ikus daiteke lehenengoko tximinia horretara heltzeko igaro beharreko aldatsa(45º)
tximiniatik irtetzen