josu ta biok alkarrekin egiten genuen lo kanpin denda berdinean. aurreko egunean prestatutako motxilak kanpora bota eta mendiko botak jantzi genituen. gaur ere, mendiko botak bustirik ditut! nahiz eta mendi bota onak eduki, larruzko bota guztiek busti egiten dute 10ordu elurretan igaro ondoren eta ni, 3 egun neramatzan elurretan. gerora, arazoak ekarriko zizkidan botak humeldutak eukitzeak. argazki honetan, kordak prestatzen gabiltza eta joango garen
ordenenaz eztabaidatzen ari gara.
nahiz eta oso egun gogorra aurretik dugun, ez dugu ia goserik eta kola-kao edangarri batzuk besterik ez ditugu gorputzera sartzerik.
ibilbide honek Mont Blanc aurretik, beste bi mendi igotzen ditu: MONT BLANC DU TACUL 4248m eta MONT MAUDIT 4465m.
irudiaren ezkerraldeko bidea egiten saiatuko gara, bide normala baino exigentzi fisiko eta teknikoa eskatzen duena.
azkenean, 12:40tan jartzen gara martxan. hasieran ibilbideak, aurrera egiten du glaziarrean Mont Blanc Du Tacul-eko lehen aldapekin aurrez jo aurretik.
(12:40, 3600, kanpamendu basea). hogei bat minutu behar izan ditugu Mont Blanc Du Taculeko aurreneko aldapekin hasteko. momentu honetara arte, bidea oso laua izan da eta ez dugu batere aldaparik igo beharrik izan.
Mont Blanc du Taculek duen arriskurik handiena Serac-ak dira. (mendiko hormatik irtzetzen diren izotz puska erraldoiak, 50metro altukoak eta 200m zabalerazkoak). Serac hoiek, tenperatura altua (0º tik gora) badago, izotz eta elur jausiak eragin ditzakete. aurreko egunean aterpetxetik ikusi genuen, nahiko elur pilaketa zegoela serac-en gainean eta horrek ez zuen batere itxura honik. horregatik, goizeko lehen orduetan hortik pasatzea erabaki genuen, tenperatu altuetatik kanpo. aurreko egunetan ( gu heldu baino lehen, elurrtean ibili zen eta elur pilaketa nabaria zegoen maldetan).
argazkian oso ondo ikusten da serac-ak eta elur-jausi guneak.horiek saihestu beharra genuen bide alternatiboa bilatuz.
taculen bideak teknika aldetik ez du inolako zailtasunik. serac-ak zeharkatu behar diren puntuetan kontu handiz ibili beharra dago. igoera nahiko lasaia egin genuen, ordu erdiro edo geldialditxoa egiten genuen, baten batek eskatuta. hasierako mendi honetan endika eta gorka oso indartsu zeuden eta josu eta biok ostera nahiko kostatu zitzaigun erritmora amoldatzen.
argazki honetan azkeneko Serac-aren alboan gaude deskantsu hartzen.
argazki honetan, mont Blanc du taculeko gailurretik oso gertu gaude, 4200metro inguruan.
(3:30am, 4248m, MONT BALNC DU TACUL). aurreneko mendia igaro dugu. goikaldean gaudela hor bertan ikusten dugu urrengoko mendia; mont Maudit. honek igoera laburragoa dauka baina askoz ere aldapa gogorrekoa. igoeraren alde tekniko garrantzitsuena mendi honen azken maldan dago. 70º inklinazioko 60 metroko pareta gainditu beharra dago. horretarako korda finko batzuk daude, hala ere, gauean eta iluntasun osoz egiteak eta momentu horretara arte akumulatutako neke guztiarekin, nahiko pausu interesgarria edo delikatua dela esango neuke.
nahiko igoera zuzena da. aldapa oso gogorrekoa. geldialdia behar genuela esaten nuen etengabe, baina ez zegoen non gelditzerik, asike gorantza bota genuen.
azken maldako gune arriskutsuenean negoenean, frontala jausi egiten zait! pareta hura eskalatzeko oraindik 30-40 metro falta zitzaizkidan eta argi barik ederra egin nuen... azkenean moldatu nintzen gora heltzeko.
(5:45am, mont maudit, 4465m).azken malda hori pasa ostean, laurok begiratu ginen. burutik pasa zitzaigun aurreneko gauza igoera eta mendi hau larregi zirela gure esperientziarako. nahiko akojonatuta geunden, inoiz baino gehiago. altuerak, endikari nahiko kolpea ematen ari zion altuera horietan eta ez zegoen batere gustura.
maudit-etik, Col de la Brenva-ra jeitsi ginen Mont Blanc mendiaren lehen aldapak igo aurretik.
(6:20am, col de la brenva, 4250m, argitzen...)eguna argitzen hasi zaigu goizeko 6:15ak aldera. col de la brenvan deskantsu harztea erabaki dugu. Mont Blanc erraldoia bertan dugu (3 ordutara...) eta ni gero eta indartsuago sentitzen naiz. eguraldi ederra suertatu zaigu. hotza eta egun argia, hodei barik. deskantsuan ari garela, endikak etsi egiten du. dio ez dagoela igotzeko moduan. lehertuta dago eta altuerak erangindako burukomina zuen. " besteak aurrera egiteko moduan gagoz?" galdetu nuen... eta bapatean, gorkak ere etsi egiten zuela. haiseran indartsuen ibili zirenak, orain ahul-ahul. kriston amorruan eman zidan, eurek inor baino gehigo merezi izan zuten gailurra... baina mendiak arauak jarzten ditu eta ez mendizaleak.
endikak motxilan zuen beste korda atera zuen eta gorka eta bera enkordatu ziren beherako bidean. eskerrak beste korda bat eramaten genuela!!
egunsetian, col de la brenva-tik horrela ikusten zen Mont blanc.
josu eta biok bota genuen gorantza goizeko 6:45etan. hotz izugarria egiten zuen. nik nire burua oso fuerte ikusten nuen eta eguraldiak edo nire egoera fisikoak asko aldatu behar zuela uste nuen gailurra ez zapaltzeko.
ni jarri nintzen aurrean bidea zabaltzen eta josu atzetik segika 8 bat metrotara. 20 minutu generamatzan goranzko bidean josuk kordari tiratu egin dionean gelditzeko ulertaraziz. " ezin dut gehiago, txo!, lehertuta nau... gero eztakit kapaz izango naizen bueltatzeko..." mundua gainera erori zitzaidan... ni bakarrik ezin nuen gora bota... erokeria bat zen. josuri lasaitzeko esan nion. behar beste deskantsu hartzeko. nire janaria eskeini nion baina berak ezetz, ezin zuela. orduan ni bakarrik gorantza nihoala esan nion... bera harrituta gelditu zen. ez zekien zer egin... esan nion gora egingo nuela eta beherantzako bidean harrapatuko nuela... ni oso fuerte nengoela eta saiatu beharrean nengoela. orduan, azken aukera moduan berak ezer esan aurretik esan nion jaisteko 15 ordu genituela... eta gura bazuen bera jarriko zen aurrean nahi zuen erritmoan gorantza joanez.
josu, animatuz joan zen eta bera jarri zen kordada-buru. oso lasai joan ginen gorantza. 50 bat pausu eta gelditu egiten ginen.
goizeko 8:30ak aldera ateratako argazkia dugu hau. 4600metro inguruan. sekulakoak ikusten ziren hor goitik...momentu hontatik aurrera, gailurrera bidea oso ondo ikusten zen. zig-zag moduko 19 bide geratzen zitzaizkigun, 200metroko desnibela. 2000metrotik beherago, ordu erditan egiten den desnibela, guk ordu batetan egin behar izan genuen. nekaturik geunden eta josuk eramaten zuen pausua oso lasaia zen. " benga josu, beste zig-zag bat, amaieran geldialditxo eingo dogu!" edo, " aupa josu, ederto zabiz! ni baino fuerteago zauz, txo!" holako esaldiak botatzen nituen noiz-behinka. berak buruarekin baietz esaten zuen, ahotsik ez zuen.
bi edo 3 zig-zag geratzen zirela, " gailurrean gagoz!" "aupa josu, hau eindde dau!". azkenean, goizeko 9:20tan heldu ginen gailurrera!
bertan bide normaletik igotako beste 15 bat lagun egongo ziren. ikusgarriak itzelak ziren. egindako bidea oso ondo ikusten zen, cervino, suitzako mendiak, desnt du geant....
ni galurrean. momentu hauetan, natura maite eta lau hormen artean naturaz gozatu ezinik daudenenekin gogoratu gara...AUPA ANER ETA LANDER!