2011/08/30

Pou anaien bide berria Mont Blanc-en

Pou anaiak, Mont Blanc-en bide berria ireki barri daure Hervé Barmasse Italiarragaz batera. 
 Hamen dau eurek eindako bideoaren lotura.

Taxerako mendietatik buelta

Ariñegun, dagonilak 28, Euskal Herritik paraje dauen Taxerako mendi ingerura hurbildu gintzen, Alano mendizerrara. Mendi inguru hontara aiegateko, Izabatik urtetean Belagoa eta Zuberoako bidean 3 kilometrotara dauen desbideraketa koixu berko dogu "Ansó / Zuriza" norantzan. Behin Euskal Herriko mugak atzean utzita Argibielako lepoan (Ezkaurreko bide normala hemendik urteten da), Zurizako kanpinera heltzen gara. Hameti, kanpineko sarrera aurreti dauen ezkerreko kurba hartun barik, pista koixuko dogu zuzen "Taxera" ingeurura. Taxerako pistak 2 kilometro ditu eta honen akaberan, parkin bet dau. Parkinetik pista etorten dan norantza menditik yo ezkero, sayestico txipeta etab... ingerura goaz. ezpabere, pagadian sartuten bagaran, Alano ingerura hurbilduko gara. Atxar de Alano mendia nabarmentzen da, eta mendilerro akabera, Peñaforca, 2.390 metrogaz.
Parkinetik Alanoak, erdikoa, Atxar de Alano.

Bidexkak ez du galbiderik, "Achar de Alano" indikatzen duen poste txikierrak dagoz noizikpeinean. Pagadian sartuten gara eta Parkinetik gora doan pistaren ingurutik altuerea irebaziz goaz.


 


1.500 metroren bueltan, pagadia akabaten dok eta bista itzela dekogu ingerutaz: Pagoak, eta goian, Alano mendizerra, izugarri ederra.
Atxar de alano nagusi


Alano mendilerroa ia osorik aterata. Azkeneko puntea Peñaforca da. Peñaforcako gailurreti ezkerretara dauen lepotik, 4 5 gailur dauz : Estriviella, Tortiella, Txipeta alto eta Txipetra altu, Sayestico, Petraficha... oso mendi errezak, edozeinek egiteko modukok.

Euskal Herriko gailurretara begiratuz, Ori dugu urrunean.

Bagordi 619m eta Legate 870m

Euskal Herriko bailare berdeenetariko batera hurbildu gintzen aurrekoan inguruko bi mendi oso ezagun iyoteko asmoagaz, Bagordi, Elizondo eta Elbete ganetik altxatzen den mendi borobil eta ezaguna, eta Legate, Lekauzko herritik paraje dauen mendia. Biak, Alkurruntz mendi inguruan barruan daude, Bertiz eta Otsondoko mendien artyean sortzen den mendi lerroa. Bagordi mendiak berez, ez deko tontor bat, goiko partean, lantzar haundi bet deko merendero bategaz. Atseden eta jolasleku da mendia barik, baina horra gora iyoteko botatako izerdiari erreparatuz gero, euskal mendi petoa dugu: malda pikoak, ariztiak, bordak eta malda piko giau. Gero, Beltxuriko basoan sartuta pistatik, Legaterantza abiatzen gara. Legate mendiak badu gailurrean buzoia, bertize geodesikoa, mendizale baztandar baten oroigarria eta laupabost gurutze, sekulako gurutzeak. Bertoko batek esanda, Lekauztik urtean behin erromesaldi iten da eta goian meza emoten da. 


IGOERA DATUK: 
Desnibela: Elizondo:200m-Legate 870m= absolutua 760m. Halan da bere, Bagordira igoteko, goiko partean gora eta behera gabiltza eta Legate aurreko Beltxuriko basoan beherantza jeisten gara momentu batzuetan, beraz, 1.000 metroko desnibel akumulatutik gertu ibiliko da ibilaldia.
Denporea: Elizondo - Bagordi: 1h30min
                 Bagordi - Legate: 1h20min
                 Legate - Lekauz:  1h15min
                 Totalera: 3h55min (4h30 geldialdiekaz)
Zailtasuna: Ez du inolako zailtasunik apartekorik. Nahiz eta ez diren iten mendi hauen igoera normalak, nahiko mendi igoera logikoak dira, inolako galbide barik. 
 Elizondoko kaleetatik gorantza goaz Baztan erreka zeharkatuz. Bariantearen obrak pasatu eta maldan gora asten gara.
 Errepidea jarraitu behar dogu 25 minutuz edo.
 Bidean egoan borda bat. Borda honen ostean, oso kurba itxia dau ezkerretara. kurbaren erdian, pista sortzen da eta hau hartuta gorantza goaz malda gogorrak momentu batez atzean utzita.
 Amezti ingurura eroaten gaitu pista honek. Bordak han hemenka, tiro al platoko instalazioak, eta baserriak.
gero eta beherago Elizondo
 eguna argituz doala, Alkurruntz mendi ingurua ikusten dugu.

 Bagordiko kaskoan.
 Bagorditik, Legate eta bere oinarrian Beltxuriko basoa.
 Beltxuri. Pagadi eder eta freskoa
 Beltxuriko lepotik ikusten dugu falta jakuna Legateko tontorreraino, 15min.
 Gailurra

baztan ingurua

2011/08/26

Allmendhubel 1.906m

Suitzako Alpeetara egindako bidaian bizikletagaz, gailur hau zapaltzeko aukera izan gendun. Allmendhubel mendia, Lauterbrunnen bailaran dagoen mendi apala baina oso eskertua da. Apala, teleferiko batetan gailurreraino eroateko aukera dekogulako, eta eskertua, aurrez aurre dituen mendien ikuspegiagatik: Monch, Eiger, Jungfrau, Breithorn...
Teleferikoan iyotea apur bet tristea eta oso karua dan lez, ordu bateko ibilaldia egin dugu gailurreraino Murren izeneko herritik. Murren herrira heltzeko bi aukera dagoz. Bata, Lauterbrunetik oinez igotea, 3h30min eta bestea, teleferikoa koixutea.


DATUK:
Denborea: 1h
Desnibela: 500metro  Murren:1430m - Allmendhubel 1906m
Beharrezko materiala: ez da inolako material berezirik behar udako egun oskarbi batetan joanda.
Deskribapena:
 Lauterbrunnenetik Murrenera doan trenetik ataratako argazkia. Glaziar izugarriak, eta elurra 2.600metrotatik gora ABUZTUAN!!! Pou Anaiak, egon dire ingeru hontan gerora Mont Blancen ireki beharreko bide berriaren aklimatazioan, eta euren esanetan, 2.500metrotatik gora pirinioetako neguko egoerak aurkitu dabez.
 Eiger (Munstroa Alemanieraz), izugarri eder eta elegante altxatzen da. Nahiz ez dituen 4.000metroak, bere ipar hormetan margozten diren bide ia imaginarioek emon deutse fama mendiari.
 Murreneko goi tren geltokian.
 Murren herria, lasaia, kotxe elektrikoekaz bakarrik, eta zelan ez, oso turistikoa.
 Aldats hau iyota emoten deutsegu hasikera gaurko mendiari. farolan dauzen kartel horiek, bidea nondik doan esango digute ia 200 metroero, ez dago galtzerik.
 Altuerea irebaziz goaz eta gero eta paisai ederragoak
 Igoereak, zelai berde berdeak zeharkatzen deus.
 Zerua nahiko estalita dauen lez, Schilthorn (2900m) baztertu eta Allmendhubel-era igoko ginela erabaki gendun.
 Altuerea irebazten dogu gero eta azkarrago eta gailurra oso paraje dauela dirudi.
 barriada bat mendian galdute
 horren babestua dagoen Edelweis lora.
 Allmendhubel menditik Murrenera jeisten gara. ondoren, berriz bere trena Lauterbrunnenera hartu ordez, oinez jeitsiko gara 1200 metroko desnibel negatiboa eginez.
 Murrenetik behera, ibilbide oso erreza da beherako bidea beherantza. Pista zabaletik egiten da, eta noizbehinka bide zidor estuak dira, baina gehienetan, oso bide erreza da egiteko.
 Borda ederra bidean
 Lauterbrunnen bailarara helduz. bailararen beste ertzean, Lauterbrunnen dau inte.
azken eskilarak, eta Stechelberg herrira helduko gara. Bertatik Lauterbrunnen-era, 40 minutuko paseo ederra dekogu.

2011/08/25

Aspe 2.645m


2011/08/24

Aspe 2.645m

Auñamendietara hurbildu ginen aurreko astean Aspe (2.645m) mendia iyotera. Aspe mendiak, Biarno aldera hedatzen den bailarari emoten deutso uzena. Etimologikoki aztertuz, erro euskaldunekoa dugu: Aitz+pean. ulertzekoa da, Aspe mendia, 1000 metro altxatzen baita ipar aurpegian. Aspe eta inguruko mendiek osatzen daben multzoari (Lecherin, Llana de Graganta, el Sombrero...), Gargantako mendiak uzenagaz bere ezetuten direz.
Mendi altuena Aspe, edo "pico de la garganta de Aísa"

Gabeko 12tan iritsi ginen Aísa herrira. Aísa herria, Puente la Reinatik Hechorako bidea hartu behar dogu, gero, Aragüès del Puerto eta Azkenik Aísa. Iruñeatik, 2h tara. 
Borau herrirantza doan errepide hasikeran egin dogu lo kotxe barruan. Ez da munduko ogerik erosoena, baina tira, eztau txarto! merke. 
Aspe mendia, oso ezaguna da neguan, martxoa aldean edurre ondo asentauta dauenean, Candanchutik aurkezten duen igoerarengatik. korredore oso elegantea sortzea da. 

Udako egun batez, edur barik eta eguraldia alde dugula, ez du inolako zailtasunik aurkezten mendi honek hego aurpegitik, Aísatik. 


DATUK:
Desnibela: 1250m, nahiko desnibel polita da, Euskal Herriko iyoere ia danekaz konparatuz.
Denboreak: liburuak 3h15min dela diño. guk, 2h10min tan ein dogu, ia gelditu barik eta martxa oso onean
Zailtasuna: ekainetik irailera edurrez garbi dauenean, ez dau zailtasunik aurkezten
Beharreko materiala: mendi botak haitza zeharkatzeko eta bastoiak jeitsieran belunek ez sufritzeko.
Deskribapena:
 "pirineos3000.com web orrialdetik hartutako krokisa"

Aísa herritik urteten den pista "Juan Ramon" borda eta kanpinerantza koixu ber dogu 8 kilometroz. Akaberan, hesiagaz egingo dogu topo eta berton autoa itziko dogu.


Goizeko 08:00 / 1.470m:Rigüelo izeneko parkiñean hasten da iyoerea. Hesiaren erdian dauen ateka igaro, eta pistatik aurrera iten dogu ezelango galbide barik. Hasikera, pinudi batetik yoten da bidea 3 minutuz, ondoren, zementuzko pista aldats pikoa igaro ostean, basoa irekitzen da eta inguruko mendi dustik ikusgai dekoguz. Bidearen paretik erreka igarotzen da. Basotik urten eta gitxire, bi kurba igarota edo, ezkerreko lantzarrean apur bet izkutuan, aterpetxe bat dau inte.
Basotik urtetean, hartundako argazki. geure aurrean hiru mendizale eguzkia emoten deutsen mendirentza. Aspe ez da ikusten argazki hontan, zuhaixka horren ganean leitike. ikusgai dekogun pista itzi ber dogu erreka igaroz beste aldera. Oso bide logikoa da. behin erreka igarota, ein beharrekoa da haitza baino lelau dauen enbudora hurbildu belarretan dauen ertz errezetik.
Ertzetik gora goazela, Rigüelo eta Lecherines mendiak ikusgai eguneko lehen argi izpiekaz batera. Parte hau enbudoraino bastante konstantea badan bere, enbudotik karsterako bidea da gogorrena.
Enbudotik paraje, atzera begituta, hau dok dekogun ikuspegia. Bog zuhaixkei segituz behera, igo dogun ertza dekogu, eta beheko lantzarrak dire aterpea dauen lekua.
08:40/ 1700m: Enbudotik paraje gauz. hameti bertara 10 minutu baino gitxiago falta dakuz. bidea oso markauta dau eta ez dau galtzerik.
08:55/ 1800m: Behin enbudoa igarota, argazki bat atarateko eskusagaz, arnas apur bet koixuten dogu aldats gogor hauekaz lasai yoteko.
Enbudotik gora goazela, bedarra itzi eta haitz soltera igarotzen gara. zig zag batzuk inte, Karst ingerura aiegatuko gara 15 minututan.
09:05/2000m: Karst-era aiegaten.
Hamen ikusgai dekogu falta jakun iyoera dana. karst gunea, gero ezkerreko lepora hurbildu eta ertzetik gailurrera hurbilduko gara ordu batetan.
09:40/ 2300m: Behin karst ingerua igarota, ostabere bedarra zapaltzen dogu. Orain dator igoeraren pausurik delikatuena, I+ graduko tarte bat igaro behar dogularik.
09:45/2417m: Hauxe da igaro beharreko pausua. ezdeko inolako konplikazioarik. eskua poltsikotik atara eta apur bet erabili beharko doguz. 4 metro baino ez dira, egoera onean edonork egitekoa.
09:55/ 2500m: ertzera aiegaten ari gara. behin ertzera aiegatuta, apur bet in ber dogu behera ze, lepo bat igaro ber dogu gailurreko piramidera yon ber gare.
10:05/2.630m: gailurretik paraje
10:10/2.645m: Gailurra. oso igoera garbia, erreza eta polita. Atzean jaun eta jabe, Midi D'Ossau
ezker eskuma: petretxema, Hiru errege eta mahaia, Auñamendi
Bisaurín eta Castillo de Achert

Midi D'Ossau, izugarri!